Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak Errege Eguneko ekitaldietan ere eutsiko die prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoei

2017.eko urtarrilak 04

Duela urte eta erdi alerta terroristako 4. maila ezarri zenetik ohikoa den moduan

Inguruabarrek eskatzen duten guztietan egin ohi duen moduan, Ertzaintzak Errege Egunaren inguruko ekitaldietan ere segurtasun-neurri espezifikoak antolatuko ditu. Segurtasun-dispositiboak indartuko dituzten neurriak izango dira eta, horien bidez, balizko arriskuak prebenitzea eta murriztea edo kalteberatasuna minimizatzea lortu nahi da.

 

Segurtasun-neurri espezifikoak hartuko dira pertsona kopuru handia bildu daitekeen lekuetan eta bereziki babestutako instalazioetan, baita bidezkoa den bestelako lekuetan ere. Tokian tokiko udaltzaingoekin guztiz koordinatuta jardungo da.

Egun hauetako jai-ekitaldien aurrean, Ertzaintzako Burutzak zaintza- eta prebentzio-mekanismo egokiak antolatu ditu izan daitezkeen kalteberatasunak hautemateko eta gaur egungo alerta terroristako 4. mailaren barruan aintzat hartzen diren neurriak ezartzeko.

Segurtasun-dispositiboak indartzeko edo prebentzioko neurri horietan, Ertzaintzaren unitate guztiek esku hartuko dute, eta udaltzaingoekin koordinatuta egingo dute.

7 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintzak Errege Eguneko ekitaldietan ere eutsiko die prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoei https://t.co/doIzU5BZbH

  • @Open_Govern
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintzak Errege Eguneko ekitaldietan ere eutsiko die prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoei https://t.co/JfG2JRmBWd

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ertzaintzak Errege Eguneko ekitaldietan ere eutsiko die prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoei ➡ https://t.co/gChpHR3wS1

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia: Ertzaintzak Errege Eguneko ekitaldietan ere eutsiko die prebentzio- eta segurtasun-neurri espezifikoei ➡ https://t.co/LP1duWIhbo

  • @Transparent_Red
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza mantendrá las medidas específicas de prevención y seguridad también durante actos festivos de Reyes https://t.co/V8DNcoHZlC

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La Ertzaintza mantendrá las medidas específicas de prevención y seguridad también durante actos festivos d… https://t.co/xLC45jzSf8

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia: La Ertzaintza mantendrá las medidas específicas de prevención y seguridad también durante actos festivos d… https://t.co/9H6bBb24cU

Komunikabideek behera kargatzeko