Berriak Osasuna
Eu

Gripe Jarduerak gora jarraitzen du Euskadin

2017.eko urtarrilak 04
  • Gripe-jarduera 100.000 biztanleko 222,9 kasuko tasa batean kokatu da.
  • Tasa handienak 0 eta 4 eta 5 eta 14 urte arteko adin-taldeetan kokatzen dira.
  • Sasoiaren hasieratik gripez ospitaleratutako pertsonen 18 kasu larri erregistratu dira eta heriotza bat.

 

Gripe-jarduerak joera gorakorra du, 100.000 biztanleko 222,9 kasuko tasa batekin urteko azken astean. Joera hori zenbait astetan jarraian gertatzen da gripe-jarduera hasitakoan.

Osasun Saileko eta Osakidetzako Gripearen Zaintzaren txostenak berretsi duenez, adin-talde kaltetuenak 0 eta 4 urte artean daude, 1.262 kasuko tasa batekin, eta 5 eta 14 urte artean, ehun mila biztanleko 990 kasuko tasa batekin.       

Sasoiaren hasieratik, gripe egiaztatuz ospitaleratutako pertsonen 18 kasu larri erregistratu dira, 66 urteko batez besteko adinekoak, eta horietatik % 55,6 emakumeak dira. Bost pertsonek ZIUn ospitaleratzea behar izan zuten. Pertsona horietako bat, hainbat osasun-arazo kroniko  eta arrisku-faktore tarteko,  hil egin da. Ospitaleratutako kasuen % 83k gripe-konplikazioak izateko arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urtetik gorako adin-taldeetakoak ziren. 

Osakidetzako Lehen Mailako Arretako sarean, gripe-sindromeari lotutako kontsultei dagokienez, 3.650 kontsulta egin dira. Lurraldeen arabera, tasa handiena Araban erregistratu zen ehun mila biztanleko 264,7 kasurekin, eta gero datoz Bizkaia 130,8 kasurekin eta Gipuzkoa 100.000 biztanleko 182,5 kasurekin.

Laborategira bidalitako lagin guztietatik, analisi mikrobiologikoek % 80,4an egiaztatu dute gripearen birusa, eta denetan isolatu da AH3 motako birusa.

Osasun Sailak arrisku-taldeetako pertsona guztiei gogorarazten die urtero txertatzearen garrantzia; izan ere, gripea gaixotasun gogaikarria da, baina onbera biztanleria osasuntsuan, baina konplikazio larriak ekar ditzake eta are heriotza arrisku-faktoreak dituztenentzat. Aurten, bi hilabeteko iraupenez aurreikusitako kanpaina joan den abenduaren 31ra arte luzatu da, Euskadiko gripe-jarduera adierazgarria ikusirik, eta txertoa pertsona kopuru handiago bati errazteko.

 

Gomendioak

  • Atsedena, likido ugari edatea eta antitermikoak hartzea sukarra eteteko gomendio garrantzitsuenak dira. Sukarrak jarraitzen badu sendagilearekin kontsultatu beharko dugu.
  • Sukarrak jarraitzen badu eta osasun-arreta behar bada gripe-prozesu batengatik, osasun-zentrora eta Etengabeko Arretako Guneetara (EAG) joatea gomendatzen da, eta sendagileek esandakoari jarraitzea. Beste gaixotasun batzuk izatean sor daitezkeen konplikazio larriagoen kasuan, ospitaleko larrialdietara joatea gomendatzen da.
  • Halaber, garrantzitsua da kontuan izatea, transmisio-indize altua duenez, garrantzitsua dela neurri higienikoak hartzea hura kutsatzea prebenitzeko, hala nola eztuletik eta doministikutik babestea, eskuak maiz garbitzea edo botatzeko musuzapiak erabiltzea.
  • Gripea gaixotasun birikoa da. Hori dela-eta, antibiotikoen bidezko tratamendua  ez ematea aginduta dago, izan ere birus horiei aurre egiteko eraginkortasunik gabekoa da. Une jakinetan baino ez dira hartu behar , beti  ere sendagilearen aginduz.

 

Azkenik, adierazi behar da aurreko urteetan bezala, Osasun Sailak eta Osakidetzak batzorde espezifiko bat ezarri dutela Osakidetzako Osasun Arretako Zuzendaritzan, ESI guztiek eta kronikoen ospitaleek osatua –horiek arduratzen dira egoeraren jarraipena egiteaz, bai kontsulta eta larrialdietan, bai ospitaleko larrialdietan, eta oheen egoeraren jarraipena–, eta baliabideak inplementatuko dituzte arreta-eskariari erantzuteko. 

Gainera, epidemiologia- eta arreta-jarraipen bat egiten da lau puntu estrategikoren laguntzaz: “Mediku Jagoleen Sarea”, gripeak jotako pertsona kopuruaren berri ematen duten profesionalek osatua; erreferentziako mikrobiologia-laborategiak, anduiak eta diagnostikoak egiaztatzen dituztenak; ospitaleko informazio-sistemak, paziente larrienen berri ematen dutenak; eta Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza, datuen azterketa eta analisi xehatuaz arduratzen dena.

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 4an

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi. Mayores tasas en los grupos de edad de 0-4 y de 5-14 años. https://t.co/MhCtMQ0UGL

  • @inmaizcoa
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @anavalero75
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @CUADRADOGOMEZ
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @gil_anouska
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @damiguel77
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @PepeKodes
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @OSIArabaESI
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Gripe Jarduerak gora jarraitzen du Euskadin ➡ https://t.co/8ZNmSlnoUb https://t.co/NuP8HQUmu9

  • @OSIArabaESI
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @Sendagrup
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @ElenaC81
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @BabsonM
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Gripe Jarduerak gora jarraitzen du Euskadin ➡ https://t.co/8ZNmSlnoUb https://t.co/NuP8HQUmu9

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    #GRIPE Continúa el Ascenso de la Actividad Gripal en Euskadi ➡ https://t.co/FfiTwUCyoC https://t.co/Iyq8aMR3Nq