Eu

Artolazabal: “Euskadik 13.844 pertsona langabe gutxiagorekin itxi du 2016, iaz baino % 9,23 gutxiago”

2017.eko urtarrilak 04
  • Lan-merkatuak 1.527 langabetu galdu ditu abenduan, aurreko hileko datuarekiko
  • Kontratu mugagabeak % 9,15 igo dira 2015aren aldean
  • Iraupen luzeko pertsona langabeak berriz jaitsi dira
  • Beatriz Artolazabal: “datu hauek adore ematen digute Autonomia Erkidegoan langabezia % 10etik behera murriztea lortzeko politiketan gogor lan egiten jarraitzeko, legealdi honetarako jarri dugun helburua”

Vitoria-Gasteiz, 2017/01/04

Euskal Autonomia Erkidegoak Lanbiden izena emandako 136.173 pertsonarekin itxi du 2016. Duela hilabete baino 1.527 pertsona langabe gutxiago dira eta urtea hastean baino 13.844 gutxiago. Hori %13,1eko langabezia-tasa baten baliokidea da. Hileko %1,11ko jaitsiera suposatzen du eta %9,23ko jaitsiera 2016 osoan. Eusko Jaurlaritzak langabezia-tasa %10etik jaistea du helburu legealdi honetan.

2015ean, langabeziaren jaitsiera 15.754 pertsonakoa izan zen; hortaz, 2016ak orduan hasitako langabezia-murrizketaren erritmoa berretsi du. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek dioenez, “datu hauek adore ematen digute Autonomia Erkidegoan langabezia % 10etik behera murriztea lortzeko politiketan gogor lan egiten jarraitzeko, legealdi honetarako jarri dugun helburua”. Enpleguko titularrak erantsi duenez, “horretara bideratuta dago Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Enplegu eta Susperraldi Ekonomikorako Esparru Programa, non enplegura eskainitako jarduketa espezifikoek zeregin garrantzitsua duten.

Kolektibo ahulenen artean nabarmen dira 45 urtetik gorako pertsonak, askotan iraupen luzeko langabezia-egoerak bizi dituztenak, eta emakumeak. Izan ere, langabezia gehiago jaitsi da abenduan emakumeen artean gizonen artean baino (% 2,64, eta % 0,76ko igoera), baina urte osoan langabeziaren jaitsiera-erritmo motelagoa antzematen da emakumeen artean: gizonen langabezia % 11,39 jaitsi da eta emakumeen artean % 7,32. Gaur egun, pertsona langabeen % 54,21 emakumeak dira.

Adinari dagokionez, eta azken hilabete honetan langabeziaren jaitsiera adin-tarte guztietan ikusten den arren, langabeen batez besteko adina 43,22 urtekoa da; izan ere, pertsona langabeen % 47,78k 45 urtetik gora ditu. Kolektibo honentzako berri ona da ohikoa dela iraupen luzeko langabeak aurkitzea, baina langabezia mota hau abenduan zein 2016 osoan erori da. Hil honetan iraupen laburreko langabezia igo egin da 128 langaberekin; iraupen luzekoa, berriz, 1.655 langabetan jaitsi da. Susperraldi ekonomikoa ere aukerak ematen ari da langabe kronifikatuenei.

Hala ere, gero eta pertsona langabe gutxiago dago langabezia-prestazioak kobratzeko eskubidearekin. Abenduan, langabeen % 28,9k langabezia-prestazio bat eskuratu du, aurreko hileko zifraren oso antzekoa, baina iazkoa baino 1,6 puntu gutxiago.

Txanponaren beste aurpegiaren protagonistak pertsona gazteenak dira: azken hilabetean gazteenen arteko langabeziaren jaitsiera gogorra da nabarmen, eta gainera langabeziaren jaitsiera gogorra antzematen da lan-esperientziarik gabekoen artean. Azken hilabete honetako jarduera ekonomiko handiagoak erraztasunak eman dizkie gazteenei lehen lan-esperientzia bat eskuratzeko orduan.

Lurraldeen arabera, langabezia denetan jaitsi da: Araban 53 pertsona gutxiago dira, Gipuzkoan 361 eta Bizkaian 1.113. 2016 osoan langabezia % 9,27 erori da Araban (-2.260), % 10,57 Gipuzkoan (-4.370) eta % 8,56 Bizkaian (-7.214).

Sektoreak kontuan izanik: txikizkako merkataritza da langabezia gehien jaitsi den jarduera, aurreko hilabetean gertatu zen bezala, Gabonetako kanpainaren ondorioz. Langabeziaren jaitsiera adierazgarriak dituzten beste jarduera batzuk izan dira zerbitzu espezializatuetako jarduerak, eraikinetarako zerbitzu-jarduerak eta lorezaintza-jarduerak, egoitza-establezimenduetako laguntza eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuetako jarduerak.

Kontratuak eta afiliazioa

Abenduan zehar, kontratazio kopurua EAEn 77.917koa izan da, eta horietatik 5.220, % 6,7, mugagabeak izan dira. Aurten kontratuen guztizko metatua 926.599ra jaitsi da, iazko hilabete berean genuena baino % 6,84 gehiago eta krisiaren hasiera aurretik maneiatzen ziren zifretatik gora kokatzen da.

Bestetik, mugagabeen metatua 65.530ekoa da, 2015ekoa baino % 9,15 handiagoa. Lanaldi partzialeko kontratu-tasa % 39,93koa da emakumeen artean eta % 27,40koa gizonen artean.

Afiliazioari dagokionez, EAEak 925.000 pertsonatik gora ditu Gizarte Segurantzan afiliatuta, zehazki, 925.291. 2011. urtetik lehenengo aldiz gainditu den zifra da. Horretarako, azken urte honetan 17.326 pertsona gehitu dira zerrenda honetara, hau da, %1,91a.

Hiletik hilera, kotizatzen ari direnen artean 3.039 pertsona gehitu dira, hau da, %0,33 gehiago azaroko datuarekin alderatuz.

 

 

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lablanbide
    2017.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik 13.844 pertsona langabe gutxiagorekin itxi du 2016, iaz baino % 9,23 gutxiago ➡ https://t.co/zND4VsGVBG https://t.co/E

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jerkoreka: #Euskadi-k 1.527 langabetu galdu ditu abenduan, eta iaz baino 13.844 langabe gutxiagorekin i… https://t.co/wsRmY4C8LL

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jerkoreka: Diciembre cierra con 1.527 personas paradas menos que en noviembre. 13.844 menos que al inic… https://t.co/aLsH7izaSa

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jerkoreka: #Euskadi-k 1.527 langabetu galdu ditu abenduan, eta iaz baino 13.844 langabe gutxiagorekin i… https://t.co/TVk2Se1mK1

  • @ConsejeroD7
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jerkoreka: Diciembre cierra con 1.527 personas paradas menos que en noviembre. 13.844 menos que al inic… https://t.co/bZC0kAZ1j3

  • @Ingurukomej
    2017.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi cierra 2016 con 13.844 personas paradas menos, un 9,23% menos que el año anterior ➡ https://t.co/395dX4q1vP https://t.c

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi-k 1.527 langabetu galdu ditu abenduan, eta iaz baino 13.844 langabe gutxiagorekin itxi du 2016 @Gob_eus https://t.co/sHMq91DYAm

  • @jerkoreka
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Diciembre cierra con 1.527 personas paradas menos que en noviembre. 13.844 menos que al iniciarse el año @Gob_eus https://t.co/Vfva7hpIaZ

  • @Transparent_Red
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadik 13.844 pertsona langabe gutxiagorekin itxi du 2016, iaz baino % 9,23 gutxiago https://t.co/y78gz9pIIg https://t.co/4jEiVtZAMC

  • @Transparent_Red
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra 2016 con 13.844 personas paradas menos, un 9,23% menos que el año anterior https://t.co/0bisN0Uzar https://t.co/26PBQcnbGO

  • @Julenbere
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik 13.844 pertsona langabe gutxiagorekin itxi du 2016, iaz baino % 9,23 gutxiago ➡ https://t.co/zND4VsGVBG https://t.co/E

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadik 13.844 pertsona langabe gutxiagorekin itxi du 2016, iaz baino % 9,23 gutxiago ➡ https://t.co/lG52T3wOvO https://t.co/lg3hwgUavy

  • @Gob_eus
    2017.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra 2016 con 13.844 personas paradas menos, un 9,23% menos que el año anterior ➡ https://t.co/ZUFqoI3cd5 https://t.co/oiKheSUDDg

Ekitaldiko kargudunak