Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ibilbidearen aldaketa Donostian, Errege Kabalgata dela eta

2017-01-03

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, UK09, UK10 eta UK11 lineatako autobusen ibilbidea aldatuko du datorren ostegunean, urtarrilaren 5ean, Donostian Errege Magoen Kabalgata egingo baita.

Zehatzago esanez, Donostiatik Zumaiara, N-634tik eta AP-8tik programaturik dauden zerbitzuak Easo kaletik abiatuko dira 16:30etik 20:00etara. Hori dela eta, Askatasun Etorbideko 34 zenbakiko ohiko geralekua Zubieta kaleko 14 zenbakira aldatuko da aipaturiko ordutegi horretan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko