Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

HAZIk zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

2016-12-27

HAZIk, Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako Fundazioak, zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria lortu du, maila ertainari dagokiona. Bikain Ziurtagiri ofizial eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratua Fundazioak kudeatzen duten ebaluazio horretan ardatz hauek zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste:

- Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
- Kanpo harremanak
- Barne harremanak
- Hizkuntza kudeaketa.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @hazifundazioa
    2017-01-03

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: .@hazifundazioa-k zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria lortu du https://t.co/MxNq18wD1I https://t.co/VjMVPWFKFV

  • Argazkia SN Robot
    @deiEJGV
    2017-01-03

    Comentario de Twitter:
    .@hazifundazioa-k zilarrezko Bikain Euskararen Kalitate ziurtagiria lortu du https://t.co/MxNq18wD1I https://t.co/VjMVPWFKFV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)