
Segurtasun Sailak abian jarri du Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Arautegia prestatzeko kontsulta publikoko tramitea
Herritarrek eta eraginpean dauden elkarteek urtarrilaren 20ra arte egin ahal izango dituzte iradokizunak, dekretu idatzi aurretik
Segurtasun Sailak abian jarri du Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Arautegia prestatzeko dekretu-proiektua prestatu aurreko kontsulta publikoko tramitea. Tramite berri horren bitartez, herritarrek arauen prozeduran duten parte-hartzea hobetu nahi da. Tramitea Herri Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluaren ondoriozkoa da.
Arautegi hori prestatzearen helburua da segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen aplikazioan. Horrela, joan den urtearen amaieran onartutako araudi horren aginduak zehaztuko dira.
Joan den legegintzaldian legea onartu ostean, etorkizuneko arauaren eraginpean egon daitezkeen pertsona eta elkarte adierazgarrienen iritzia jasotzeko kontsulta publikoa zabaldu da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atarian. Alderdi hauei buruzko iritzia jasoko da:
a) Arauaren bitartez, konpondu nahi diren hainbat arlotako arazoak, hala nola katalogoaren aldaketa edo garapena, jendearentzat erregimen berezian zabalik dauden establezimenduen baldintza bereziak, sarrera ukatzeko eskubidea, erreklamazio-orriak, sarreren salmenta, ordutegien erregulazio orokorra, eta abar.
b) Onartzearen beharra eta egokitasuna.
c) Arauaren helburuak.
d) Egon daitezkeen ordezko erregulazio aukerak.
Aurretiazko kontsultan, eta adibide gisa, zenbait alderdi planteatu da eraginpean dauden pertsonek haien iritzia azal dezaten edo herritarrei zabaldutako dokumentuan jorratzen diren gaiei buruzko haien iradokizunak plantea ditzaten, betiere urtarrilaren 20ra arte araubidejuridikoa@euskadi.eus