Berriak Segurtasuna
Eu

46 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan eta errepideetan, joan den urtean baino zazpi gutxiago

2017.eko urtarrilak 01

Guztira 46 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan eta errepideetan 2016an izandako trafiko ezbeharretan. Lehen datuek adierazten dute hildakoen kopuruak behera egiten jarraitzen duela, eta jarraipena ematen zaiola duela hamarkada bat baino gehiago hasitako joerari.

Berrogeita sei pertsona (41 gizonezko eta 5 emakumezko) hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan eta errepideetan izandako trafiko-istripuen ondorioz. 46 pertsona horietatik, 31 gidariak ziren (1 bizikleta-gidaria, 11 motozikleta-gidariak eta 19 auto-gidariak edo bestelako ibilgailuetako gidariak), 10 ibiltariak ziren eta 5 ibilgailuetako okupatzaileak (1 motozikletakoa eta 4 autoetakoak). Lurralde Historikoen araberako banaketari dagokionez, 21 pertsona hil dira Bizkaian, 16 Gipuzkoan eta 9 Araban.

Joan den urtean, 2015ean, 53 pertsona hil ziren (42 gizonezko eta 11 emakumezko). 30 gidariak ziren (2 bizikleta-gidariak, 8 motozikleta-gidariak eta 20 auto-gidariak edo bestelako ibilgailuetako gidariak), 10 autoetako okupatzaileak ziren eta 13 ibiltariak ziren. Lurralde Historikoen araberako banaketari dagokionez, 2015ean 31 pertsona hil  ziren Gipuzkoan, 14 Bizkaian  eta 8 Araban.

Datu horiek Ertzaintzak zein udaltzaingoek erregistratutako istripuei dagozkie; hartara, hiri-bideetan eta hiri arteko bideetan gertatutako istripuak hartzen dira barnean.

Gora egin du istripuen kopuruak, eta behera egin du heriotzen kopuruak

Istripu kopuruari eta zauritutako pertsonen kopuruari buruzko datuak behin-behinekoak dira ?behin betikoak otsail aldera ezagutu ohi dira?, baina orain arte bildutako kopuruek erakusten dute zertxobait egin duela gora istripuen kopuruak (7.274 istripu izan ziren 2015ean, eta 7.946 dira aurten) eta behera egin duela hildakoen eta larri zaurituen kopuruak.

Joan den urtean kontrakoa gertatu zen: ezbeharren kopuruak behera egin zuen arren, gora egin zuen hildakoen kopuruak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko