Eu

Tapiak dio Euskal Y-a, eperik baikorrenean, 2022/2023rako prest egon litekeela

2017.eko urtarrilak 02

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta bertan egin du Euskal AHT sareari buruzko aurreikuspena, Euskal Y-a eperik baikorrenean 2022/2023an prest egon litekeela. Orain egun gutxi De La Serna sustapen ministroarekin egindako bilerari dagokionez, hitzetatik eta borondate onetik haratago joatea eskatzen diola aipatu du.

Aurreratu du, datorren astean Nadal eta Tejerina ministroekin elkartuko dela Madrilen.

Pasaiako Portuari dagokionez gogoeta egin du, ezin litekeela soilik altzairuari begira egon, industria sektore gehiagora bideratu beharra duela. Sidenorri buruz, aipatu du aztertzen ari dela nola lagundu; ezinbesteko baldintza jotzen baitu Euskadin enpleguak mantentzea. Industria 4.0 ekimenaz ere jardun da, eta aurreratu du Euskadin cibersegurtasuna lantzeko erronka dugula.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deiEJGV
    2017.eko urtarrilak 03

    Comentario de Twitter:
    .@arantxa_tapia-k dio Euskal Y-a, eperik baikorrenean, 2022/2023rako prest egon litekeela https://t.co/FnH8Mzbjdo https://t.co/1AAgSceCI3

Ekitaldiko kargudunak