Berriak Hezkuntza
Eu

Enplegu Publikorako Eskaintza 2017an Hezkuntzan

2016.eko abenduak 30
  • Hezkuntzako EPE berriak 800 plaza inguru proposatzen ditu
  • Maisu-maistren kidegora zuzendua izango da (Haur eta Lehen Hezkuntza)

Hezkuntza Sailak Enplegu Publikorako Eskaintza berria burutuko du 2017an.

Azkenik, aipaturiko plazak Maisu-maistren kidegoan deituko dira osoki (Haur eta Lehen Hezkuntzan), beti ere Espainiako Gobernuak erreposizio tasa %100ean mantentzen badu. Sindikatuen iritzia azterturik, hizkuntza eskakizunei dagokienez, Lanbide Heziketarako plazak 2018ko EPEan eskainiko dira, plaza horien ezaugarriak sindikatuekin aztertu ondoren, batez ere hizkuntza eskakizunei dagokionez

Eusko Jaurlaritzak beharrezko ikusten du 2017an Hezkuntzan EPE berri bat bultzatzea, euskal hezkuntza sistemako irakasleei lan-egonkortasun ahalik eta handiena emateko beharra kontuan izanda. EPE honek 800 familia ingururi lanean nahiz eguneroko bizitzan segurtasun handiagoa ematea du helburu, eta aldi berean egonkortasun handiagoa ematen dio hezkuntza sistemari ere, irakaskuntzaren kalitatean eragin zuzena baitute batak zein besteak. Horrez gain, Enplegu Publikorako Eskaintzekiko Hezkuntza Sailak izan duen politikari segida ematen dio; 2015ean eta 2016an burututakoen ondotik, EPE berria izango da 2017ko ekainean.

Aurreko deialdietan gertatu den gisa, Espainiako Gobernuaren araudiak baimentzen duen plaza kopururik handiena eskainiko du Hezkuntza Sailak, nahiz eta desiragarriena halako mugarik ez izatea litzatekeen. Segurtasun eta berme juridikoa dira deialdian gailendu beharrekoak. Enplegurako Eskaintza Publikoa prestatzen irakasleek egiten duten ahalegina, haien itxaropen eta ilusioak, administrazioak babestu beharrekoak dira.

Eskainiko den plaza kopurua zehazterakoan kontuan hartu da, batetik, 2016an euskal hezkuntza sisteman gertatu diren bajen eta alten arteko aldeari araudiak ezartzen duen portzentajea aplikatzeak ematen duen emaitza, baina bestetik, 2016ko EPEan bete gabe gelditu ziren plazak ere berreskuratu dira EPE berrirako.

EPEaren deialdian zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egutegi eta ezaugarriak, programazio didaktikoa entregatzeko egunak, Hezkuntzako EPEa burutzeko gainerako informazio garrantzitsuarekin batera. 

Hezkuntza Sailak EPE honekin zerikusia duten gaien inguruan lanean jarraituko du sindikatuekin, aurreragoko negoziazio-mahaietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak