Eu

Diru-sarrerak bermatzeko errenta murriztu egin da ondoz ondoko seigarren hilabetez

2017.eko urtarrilak 01
  • DSBEk 63.797 prestazio eman ditu abenduan, krisi ekonomikoaren unerik gogorrenean baino 2.576 gutxiago
  • Gainerako adin-tarteetan jaitsi egin da, baina 55 eta 64 urte arteko pertsonei emandako laguntza kopurua igo egin da

 

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta-DSBEk sei hilabete daramatza Euskal Autonomia Erkidegoan eman dituen prestazioen kopurua gutxitzen. Horrela, abendu honetan mota horretako 63.797 laguntza eman ditu Lanbidek, aurreko hilean baino 186 gutxiago. 2016ko 12 hiletan, titular kopurua 929an murriztu da.

Titularren gehieneko kopurua 2015eko maiatzean gertatu zen, 66.373 Bizikidetza-unitateko artatuta, eta orduz geroztik 2.576an jaitsi da, Lanbidek eskainitako zifren arabera.

Azken hilean, onuradunen guztizko kopurua –titularrak eta gainerako onuradunak zenbatuta– 259 pertsonatan jaitsi da eta 115.031n kokatu da.

2016ko abenduan inolako diru-sarrerarik gabeko familia-unitateei zuzendutako DSBEko prestazioak 35.395ra igo dira, guztizkoaren % 55,5. Lan-errenten osabidezko prestazioak 12.504 dira, guztizkoaren % 19,5. Bestetik, beren pentsioa DSBErekin osatzen duten pertsonak 15.817 dira, % 24,8.

DSBEren titularren batez besteko adina 48,98 urtekoa da, eta handiagoa da emakumeena, 51,20 urte, gizonena baino, 46,12 urte.   Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten titularren % 56,4 emakumeak dira (35.951).

Adin-tarte ugariena DSBEren titularren artean 35 eta 44 urte artekoa da. 45 eta 54 urte artean daudenak bigarren tarte handiena dira: guztizkoaren % 22,7. Nabarmena da 25 eta 34 urte arteko titularren jaitsiera gogorra, 825 pertsona gutxiago urtebetean DSBE baten titular gisa. 12.161 dira.

Hala ere, azken urtean DSBE gehien hazi den adin-tartea 55 eta 64 urte arteko pertsonena da. 8.420 titular dira, 626 pertsona gehiago aurreko urtearen itxieraren aldean, hots, % 8ko gehikuntza.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak