Eu

Beatriz Artolazabal sailburuak eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak enpleguaren egoera eta datozen urteetarako aurreikuspenak analizatu dituzte

2016.eko abenduak 29

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ekonomikoaren eta enpleguaren zenbait alderdi analizatu dituzte gaur goizean, legealdi berriaren hasierako beren lehen topaketa ofizialean. Datozen asteetan, Artolazabalek antzeko bilerak egingo ditu erakunde enpresarial, ekonomiko, sindikal eta sozialekin.

 

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egindako bileran, Artolazabalek eta Larrañagak Euskadik eta haren inguruneak bizi duten egoera ekonomikoaz, etorkizuneko aurreikuspenez eta horiek enplegua sortzean duten eraginaz hitz egin dute. Topaketan izan dira, baita ere, Enplegu sailburuorde Marcos Muro eta Confebaskeko zuzendaritzako Eduardo Aretxaga, Ion Bilbao eta Asier Aloria.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Roberto Larrañaga, Marcos Muro, Eduardo Aretxaga, Jon Bilbao y Asier Aloria