Eu

Eusko Jaurlaritzak, finantza erakunde nagusiek eta EBSek I+G proiektuak eta energia eraginkortasunekoak finantzatzeko laguntza programa sustatuko dute

2016.eko abenduak 29

Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an informazio-saioak egingo dira Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako parke zientifiko-teknologikoetan, enpresa eta eragile interesdunei zuzenduak

Ekonomiaren Grapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu gaur goizean elkartu dira Euskadiko banku-erakunde nagusien (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Santander, Caixabank, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra eta Bankinter) ordezkariekin, elkar bermatzeko sozietateekin (Elkargi eta Oinarri) eta Finantzen Euskal Institutuarekin ikerketan, garapenean, berrikuntzan, energia eraginkortasuneko neurrietan edota energia berriztagarriak erabiltzekoetan eta ekimen zientifiko eta teknologikoetan egiten diren inbertsioak finantzatzeko laguntza-programa bultzatzeko.  

Programa honek 200 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira: finantziazioa 150 milioikoa izango litzateke eta gainerako ekarpena eskatzaileen finantzazio propioaren kargura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZRBP) esparruan.

Programa honen onuradun izan daitezke industriaren sektoreko eta/edo horri lotutako zerbitzuetako enpresa pribatuak, bai pertsona fisikoak bai juridikoak, Teknologia Zentroak eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak, Teknologiaren Euskal Sareari atxikiak. Programa Euskadin egingo diren inbertsio-proiektuei zuzenduta dago, pizgarri efektua 2017ko abenduaren 31ra arte izango dutenei.  

Kategoria hauetakoak izan beharko dira:

a) Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuak, bakarka nahiz lankidetzan egiten direnak. Izan daitezke oinarrizko ikerketara zuzendutako proiektuak, bai lan esperimentalak bai teorikoak; industria-ikerketara zuzendutakoak, bai produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera bideratuak bai lehendik daudenak hobetzera bideratuak; eta garapen esperimentalera zuzendutako proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak gauzatzeko direnak.

b) Energia-eraginkortasun handiagoa lortzera(hau da, energia kontsumoa murriztera), energia berriztagarriak erabiltzera edo fuel zein ikatzezko ekipoak ordezkatzera bideratutako neurrietan inbertsioak egiteko proiektuak.  

c) Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak, helburu dutenak ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu edo zerbitzu bihurtzea.

Aurkezten diren mailegu-eskabideen ebaluazioa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakundeek osatutako batzorde batek egingo du. Proiektuaren ebaluazio teknikoa egiteko batzordeak SPRIren laguntza izango du I+G+b inbertsio-proiektuen eta inbertsio zientifiko-teknologikoen kasuan, eta EEEren laguntza energia-eraginkortasuneko proiektuen kasuan.

Lankidetza-hitzarmena finantza-erakundeekin

Inbertsio-proiektuok egiteko finantzaketa baldintza berdintasunean jarriko dute Finantzen Euskal Institutuak eta programa honetan parte hartzen duten finantza-erakundeek. Horretarako izenpetu zen duela gutxi mailegu-eragiketen ezaugarri nagusiak zehazten dituen lankidetza-hitzarmena.  

Alde horretatik, mailegu-eragiketen bidez finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa ezingo da bost milioi eurotik (5.000.000€) gorakoa izan. Interes-tasa aldakorra izango da eta gehieneko kostua urtebeterako Euribor gehi % 2,00ko diferentziala. Eragiketen gehieneko epea 10 urtekoa izango da eta gehienez ere bi urteko gabealdia izango dute aukeran. Ez da komisiorik aplikatuko maileguaren nominalaren gainean.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateek parte hartzea aurreikusten da, beren bermearekin maileguen formalizazioari lehentasuna emanez ETEen milioi bat eurotik beherako inbertsio-proiektuen kasuan.

Nolanahi ere, inbertsio-proiektuak egiteko ezinbestekoa izango da erakunde eskatzaileek, gutxienez, guztizko inbertsioaren laurdenari (% 25) dagozkion funts propioen ekarpena egitea, programaren finantza-laguntzak –inbertsioaren gainerako % 75ari dagokiona– proiektuaren irispidea edo inbertitutako guztizko zenbatekoa nabarmen handitzeko aukera eman dezan, edo, hala badagokio, hura gauzatzeko erritmoa bizkor dezan.

Mota horretako inbertsio-proiektuak sustatzera zuzendutako maileguak emateko finantza-laguntzako programak dakar, halaber, Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euroko zuzkidura egin beharra, mailegu-eragiketa horiei bermeak emateko.

Finantzazioan laguntzeko programa hau, azken batean, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egindako inbertsioak erakartzeko eta trakzio-proiektu teknologikoak garatzeko lankidetza publiko-pribatuaren beste adierazpen bat da, Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimendunean eta ikerketa-, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritutako ikerketa- eta berrikuntza-politikaren alde egindako apustua indartzen duena.

Informazio-saio teknikoak

Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an informazio-jardunaldiak egingo dira Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako parke zientifiko-teknologikoetan, ZTBESko enpresei eta eragileei zuzenduak.

Asteazkena, urtarrilaren 25a, Bizkaiko PZTan 9:00etan.

Osteguna, urtarrilaren 26a, Gipuzkoako PZTan 9:00etan.

Ostirala, urtarrilaren 27a Arabako PZTan 9:00etan.

Pertsona interesdunek www.spri.eus helbidearen bidez eman dezakete izena 2017ko urtarrilaren 2tik aurrera.

(*) Argazkian: Carlos Osés (Laboral Kutxa), Oscar Centol (Caja Rural de Navarra), Josu Garay (Instituto Vasco de Finanzas), Laura Mata (Oinarri), Juan Miguel Astigarraga (Bankinter), Kepa Badiola (CaixaBank), CONSEJEROS, Fernando Irigoyen (KutxaBank), Pedro Sánchez (Banco Sabadell), Pío Aguirre (Elkargi), Gabriel Zabala (Banco Santander).

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BasqueGlobalNet
    2017.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    @Irekia y entidades financieras apoyarán proyectos de I+D y #eficiencia #energética https://t.co/lCFGUpzhbRhttps://t.co/MzhoexPmNQ

  • @ibartolome
    2016.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Gobierno Vasco avalará préstamos para inversiones en investigación y eficiencia energética https://t.co/tB5yUPTrsE

  • @jonbasterra
    2016.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @Aketxe1
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco avalará préstamos para inversiones en investigación y eficiencia energética https://t.co/yHlJulmGCE https://t.co/ayxWHCFKoB

  • @mirenarantza
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @lacasaqueahorra
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @inigoirizar
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @ELKARGI_SGR
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @ikergoenaga1
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @gananzia
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco avalará préstamos para inversiones en investigación y eficiencia energética https://t.co/tB5yUPTrsE

  • @estiherlavina
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @Toribio_sariak
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @Camarabilbao
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @matxalenacasuso
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @barrixe
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @grupospri
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/a

  • @arantxa_tapia
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    Programa de apoyo financiero para proyectos de I+D y eficiencia energética +INFO: https://t.co/K913iC14zP https://t.co/aRCJAzdJIz

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Banco Santander, Bankinter eta Caixabank-eko eta Elkargi elkarren bermerako sozietateko ordezkariak izango dituzte alboan.