Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Kontsumobideko zuzendaria kontsumitzaileen hainbat elkarterekin bildu da zoru-klausulen gaia aztertzeko

2016.eko abenduak 28

Nora Abete Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak, gaur, bilera egin du kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hainbat elkarterekin, zoru-klausulen gaia aztertzeko. Bileran izan dira EKE Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoko, EKA/OCUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko eta UCE/EHKB Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunako ordezkariak.

Zoru-klausulengatik ordaindutako dirua itzultzeko obligazioa dagoela adierazten duen EBren Justizia Auzitegiaren epaia argitaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila elkarteekin jarri da harremanetan, euren iritziak ezagutzeko, egoera ebaluatzeko eta elkarrekin lanean jarduteko bideak bilatzeko.  

Elkarteek eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko ordezkariek uste dute akzio judizialak hasi aurretik bankuei judizioz kanpoko erreklamazioak eskatu behar zaizkiela. Lehen bilera honetan Jaurlaritzaren eta elkarteen arteko lankidetzarako bideak finkatu dira, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aholkularitza egokiena emateko helburuarekin.

Kontsumobidek bankuen zoru-klausulen erreklamazioetan aholkularitzako, arbitrajeko eta zigortzeko lana burutu du, eta, 2012. urteaz geroztik, 469 erreklamaziori erantzun die. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)