Eu

Beatriz Artolazabal: “Cáritas´en lana lagungarria da Gipuzkoako gizarte-garapenerako”

2016.eko abenduak 30
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak erakunde solidarioaren egoitza donostiarra bisitatu du 50. urteurrenean

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean esan duenez, “Cáritas´en lana oso lagungarria da Gipuzkoako gizarte-garapenerako, desberdintasunak saihestuta eta gehien behar dutenei lagunduta”. Artolazabalek Cáritasen Donostiako egoitza bisitatu du gaur, hiru lurraldeetan aktiboenetakoa den euskal gizarte-sektoreko erakundeetako baten 50. urteurrena dela eta.

 

Artolazabal sailburuari ongietorria egin diote Gipuzkoako Cáritaseko zuzendari José Ramón Aramendik, idazkari nagusi José Emilio Lafuentek, elizbarrutiko ordezkari Xabier Andonegik,  Zuzendaritzako kide Kontxi Elexpek eta Lide Amilibiak sailburuordea.

 

Topaketan, Cáritaseko Zuzendaritzak lurraldean zer jarduera garatzen diren, zer baliabide dauden eta pertsona askoren lankidetza desinteresatua azaldu dizkio Artolazabal sailburuari.

 

“Orain bereziki bizitzen ari garen egunetan, familia askok ez dute ezinbesteko gutxienekorik eta egoera gogorrak jasaten dituzte gizarte osoak, bere instituzio eta erakunde guztiekin, bideak eta aukerak eskain ditzagun haien gizarteratzea lortzeko eta ongizate-gutxieneko batzuk izan ditzaten. Cáritasen adibidea euskal gizartean egon daitekeen hoberenetako bat da”, adierazi du Beatriz Artolazabalek.

 

Cáritasek proiektu ugari ditu Gipuzkoan pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzeko. Haren kideek, beste ekimen batzuen artean, etxerik gabeko edo hiesarekin edo beste adikzio batzuekin gaixo dauden pertsonen alde egiten dute, eta nazioarteko lankidetza-programak garatzen dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ramón Aramendi, Emilio lafuente, Xabier Andonegi, Kontxi Elexpe , Lide Amilibia