Berriak Segurtasuna
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematea (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

2016rako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan guztira 4.536.000 euroko zenbatekoa hartu zen aintzat Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen funtzionamendua diruz laguntzeko.

Zenbateko hori hiru kopuru berdinetan banatzen da. Horietako bat alderdi bakoitzak lortutako eserleku kopuruarekiko proportzioan, eta gainerako biak alderdi bakoitzak lortutako boto kopuruarekiko proportzioan.

Aurkezten diren hautagaitzei hauteskunde-legeriaren arabera egoki dakizkiekeen hauteskundeetako diru-laguntzez kanpo ematen dira diru-laguntza horiek.

2016ko irailaren 26an egin ziren hauteskundeen ondorioz, Eusko Legebiltzarrak bestelako osaera du, eta, hortaz, ordezkaritzaren kalkulua bi aldiak hartu beharko ditu aintzat: urtarrilaren 1etik irailaren 25era artekoan, 2012ko urriaren 21ean egindako hauteskundeen emaitzak hartuko dira kontuan, eta irailaren 26tik urte amaierara artekoan, joan den irailaren 25eko hauteskundeen emaitzak hartuko dira kontuan.

2016ko apirilaren 19an, Gobernu Kontseiluak urtarrilaren 1etik irailaren 30era arteko aldirako diru-laguntzak aurreratu zituenez gero, orain aurrerapen hori lehen aldi horretara egokitu beharko da (kontuan izan irailaren 25ean amaitzen zela eta ez irailaren 30ean), eta bigarren aldiaren ordainketa ebatzi beharko da.

Funtzionamendu-gastuen ondoriozko diru-laguntzaren kontzeptuan guztira eman beharreko zenbatekoak 2016an Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza zuten alderdi politikoei dagozkie eta hauek dira (bi aldiei erreparatuta): 

ALDERDI POLITIKOA  

GUZTIRA (2016)

EAJ-PNV

1.709.510,36

EH Bildu

1.195.806,20

PSE-EE (PSOE)

852.580,29

PP

568.285,00

UPyD

26.798,45

Elkarrekin Podemos

183.019,70

GUZTIRA

4.536.000,00

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko