Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

SAREAko dantza konpainiek 140.000 euroko kontu-saila izango dute diru-laguntzak eskatzeko (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Lerro hauen helburua antzokietan kalitatezko dantza programazioak bermatzea da.

SAREAren Dantza-Zirkuituan parte hartzen duten dantza konpainiek 140.000 euroko kontu-saila izango dute eskura 2017an zehar diru-laguntzak eskatzeko. Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du laguntza hauek arautzen eta haietarako deialdia egiten duen agindua. Lerro hauen helburua antzokietan kalitatezko dantza programazioak bermatzea da, Dantza-Zirkuitua ekimenaren bitartez.

Diru-laguntza hauek hiru helburu nagusi dituzte. Lehenik eta behin, dantza konpainien ekoizpenak zabaltzea. Horrez gain, antzokietan dantza programazioa sustatzen lagundu nahi du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Azkenik, publiko berriak erakartzea beste xede nagusietako bat da.

Programa honetan SAREAko 23 antzokik hartzen dute parte, eta aurreikusten da guztira 27 konpainiak jaso ahal izango dutela diru-laguntza. 2016ko datuei erreparatuz, 70 emanaldi inguru taularatuko direla aurreikusten da. Diru-laguntzen baldintzek zehazten dituzte Euskal Autonomi Erkidegoko konpainiek zein kanpokoek bete beharreko baldintza, neurri eta muga guztiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko