Eu

Eusko Jaurlaritzak 33.720 euroko kontu-saila onartu du Bilboko Arte Eder Museoaren erreforma lanetan laguntzeko (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Museoan egondako ur-iragazpenak sortu dituzten hezetasun arazoei aurre egitea da lanen helburua.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 33.720 euroko kontu-saila  Bilboko Arte Eder Museoaren Fundazioarentzat. Diru-laguntza zuzen honen helburua erreforma lanak finantzatzen laguntzea da, izan ere, laguntza izenduna ez zen eman 2016ko ekitaldian zehar. Museoan egondako ur-iragazpenengatik sorturiko hezetasun arazoei aurre egitea izango da erreformaren xedea.

Diru-laguntza zuzen honek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2016ko aurrekontuen  aurreproiektuaren onarpenarekin zerikusia dauka. Aurreproiektu hori Ogasun eta Finantzetako Sailera bidali zen Bilboko Arte Eder Museoaren aurrekontuak onartu aurretik. Hori dela eta, kontu-sail hori ezin izan zenez aurreikusi, ez zen ekitaldiko laguntza izendunen barruan onartu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko