Berriak Hezkuntza
Eu

Lanbide Heziketako lau ikastetxe bateratu berri eratzea (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Lanbide Heziketako lau ikastetxe publiko, 2017ko uztailaren 1etik aurrerako eraginez, Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratu bihurtzen dituen Dekretua. Honako ikastetxe hauek eraldatuko dira: Ostalaritza Eskola BHI (Leioakoa), Ostalaritza BHI (Galdakaokoa), Bizkaia Eraikuntza BHI (Arrigorriagan) eta Monte Albertia BHI (Zarautzen). Lau ikastetxe hauek Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratu izendapena hartuko dute.

Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak pertsonen prestakuntza-premia aldakorrei erantzuteko gai diren instituzio gisa eratzen dira, eta gai izan behar dute, halaber, hainbat zerbitzu eta jarduera eskaintzeko, hain zuzen ere, zerikusia dutenak prestakuntzarekin, informazio eta orientazioarekin,  eta lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez formalak medio lortutako lanbidegaitasunen ebaluazio edo akreditazioekin. Era berean, ikastetxe bateratuen helburua da herritarren eta ikasleen  enplegagarritasuna eta ekiteko nahiz berritzeko gaitasuna hobetzea ere. Beraz, heziketa modular, malgu eta kalitatezko baten eskaintza egiten dute, hau da, herritarren eskaeretara eta produkzio-sistemak sortutako beharretara egokitutako Lanbide Heziketa.

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuek euren prestakuntza-jardueretan honako irakaskuntzak hauek sartzen dituzte: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, langileen laneratzeko eta birlaneratzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko ikaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat azken hauek. Mota honetako ikastetxeek euren inguruko produkzio eta prestakuntza-sektorea orientatzeko erreferenteak izan nahi dute, lanbide-heziketako eskaintzak egin asmo dute, eta eskuragarri dauden giza baliabideak eta materialak optimizatu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2016.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Constitución de cuatro nuevos centros integrados de Formación Profesional (Consejo de Gobierno 27-12-2016) https://t.co/bbaSGU5gCV

Komunikabideek behera kargatzeko