
Milioi bat euro eskola-garraioko banan banako diru-laguntzatarako (Gobernu Bilera 2016-12-27)
2015-2016 ikasturtean ia 2.000 ikasle izan ziren laguntza hauen onuradun.
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, 2016-2017 ikasturtean haur hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako diru-laguntzan arautzen dituen Agindua. Deialdi honek milioi bat euroko diru kopurua du.
Deialdi hau honako ikasle hauen kasuetarako dago zuzendua: batetik, garraio eskubidea izan bai baina Hezkuntza Sailak antolatzen dituen ibilbideetara moldatu ezin diren ikasleentzat, edo bestalde, ikasleek beste erakunde batzuek antolaturiko garraio publikoa erabiltzeari egoki irizten zaion kasuetarako.
Aurreko 2015-2016 ikasturtean deialdi honen onuradun Euskadiko 1.980 ikasle izan ziren orotara: 501 ikasle Araban, 968 Gipuzkoan eta 511 Bizkaian. Hezkuntza Sailak bermatzen du, deialdi honetara bideratzen duen diru-kopuruaren bidez, baldintzan betetzen dituzten eskaera guztiak onartuak izango direla.
Laguntza hauen onuradun izan daitezke Euskadiko ikastetxe publiko baten matrikulaturik dauden ikasleak (Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo DBHn), edo baita, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu batean daudenak ere.