Eu

3 milioi euro jarduketa integratuko eremuetan edo degradatuetan eraikinak birgaitzeko (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Laguntzak birgaitzeko udalerri eta sozietateetara zuzenduta daude eta proiektuak idaztera eta obrak egitera bideratuko dira.

Eusko Jaurlaritzak laguntzen deialdia egiten duen agindua ere onartu du, 2017 ekitaldirako birgaitze integratuko areetan (BIE) edo bizitegi-areetan eraikinak birgaitzeko dokumentuak idazteko eta obrak gauzatzeko. Laguntzetara bideratzen den gutizko zenbatekoa 3 milioi eurokoa, eta horietatik 500.000 dokumentuak idazteko dira eta 2.500.000 obrak gauzatzeko.

Laguntza horiek lor ditzakete hiru lurralde historikoetako udalek eta dagokion udalak baimendutako birgaitzeko hirigintza-elkarteek.

2016ko deialdian 654.866 euroko 27 diru-laguntza eman zitzaizkien 11 udali, gizarte- eta hirigintza-arloko 13 azterketa, 2 plan berezi, plan estrategiko bat, 7 urbanizazio-proiektu eta 4 jasotze topografiko idazteko. 

Deialdi honek 25 plan, proiektu edo azterketa idazteko eta 10 urbanizazio-obra inguru gauzatzeko laguntzak aurreikusten ditu. Laguntzen eskaera aurkezteko epea hilabetekoa da aginduak eragina sortzen duenetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko