Eu

Formatu berria arlo estrategikoetan ikerketa kolaboratiborako laguntzak optimizatzeko: ELKARTEK (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Gobernuak jakitera eman du ikerketa kolaboratiborako arlo estrategikoetan emango diren laguntzen 2017 ekitaldiko deialdia, ELKARTEK programa, orain bi fasetan antolatzen dena emaitzak optimizatzeko.

Hartzaileak hauek dira:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako eragile zientifiko-teknologikoak.

Programa honek bi fase bereizi izango ditu: bat proiektuak hautatzekoa, aurrekontu-kudeaketatik independentea, barnean hartuko duena horien aurkezpen eta ebaluazio teknikoa eta onartutako proiektuen hautaketarekin eta komunikazioarekin amaituko dena. Fase hau jarriko da abian une honetan.

Gero laguntzak emateko bigarren fasea gauzatuko da. Aurreko fasean hautatu diren eta programaren eskakizun guztiak betetzen dituzten proiektuei eman behar zaien diru-laguntza ebatziko du. Aldaketa honekin lortu nahi den helburua da erakunde onuradunei onartutako proiektuen komunikazioa aurreratzea, proiektuak gauzatzeko aldiaren hasieran edo are abian jarri aurretik. Horrek proiektuak sustatzeko eragina lortuko du eta horien plangintza hobetzeko aukera emango du.

Aldaketa ZTBESko eragileen egiaztapen-eskaerak homologatzeko eta ebaluatzeko prozesuko esperientziaren eta ezagueren emaitza gisa sortu da, eta Elkartek programak berak 2015etik izan duen kudeaketaren emaitza gisa. Helburua da detektatutako premia bati erantzutea: hots, laguntza-programak epe eragile batzuetan ebatzi daitezela, sostengatzen dituzten I+Gko proiektuen eragin traktorea eta motibatzailea sor dezaten.

Eskaerak 2017ko otsailaren 28ra arte aurkez daitezke.

Horiek eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektronikoa erabiliko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara) 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko