Eu

BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Eusko Jaurlaritzak BERRIKERTU laguntza-programa deitu du, 2017an 2.100.000 euro bideratuko dituena giza kapital ikertzailea gehitzea sustatzera. Programa honen helburu nagusia da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresei eta eragileei laguntzea, diru-laguntza ez-itzulgarrien bidez, erakunde onuradunek gauzatuko dituzten I+Gko proiektuetan jardungo duten langile ikertzaileak kontratatzeko.

Programa honen laguntzak jaso ditzaketen entitateak hauek dira:

  • enpresak (handiak edo ETEak)
  • enpresa-elkarteak eta
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.

BERRIKERTUk, euskal enpresa-ehunera pertsona ikertzaileak gehitzeaz gain, genero-zeharkakotasuna zaintzen du printzipio gisa I+G+Bko politika publikoetan, eta emakumeak gehitzea sustatzen du espresuki teknologiako sektore aurreratu eta intentsiboenetan.

Laguntza-programa honetan inplikatutako eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoari jarraikiz.

Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak kanal elektronikotik tramitatzeko zehaztapenak eskuragarri daude egoitza elektroniko honetan:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/  (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/  (euskara)

Eskaeraren ondoren espedientea eta gainerako tramiteak eskuratzeko kanal elektronikoa erabiliko da, helbide honen bidez:

http://www.euskadi.net/misgestiones

http://www.euskadi.net/nirekudeaketak/

Eskaerak 2017ko otsailaren 15eko 12.00ak arte aurkez daitezke.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Inguralde
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/1zF198hl8e @Irek…

  • @lanbideejgv
    2016.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/1zF198hl8e @Irekia

  • @asanchezc_0
    2016.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/bBkKucelGT ht…

  • @jonbasterra
    2016.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/bBkKucelGT ht…

  • @BICGipuzkoa
    2016.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/bBkKucelGT ht…

  • @xlarrucea
    2016.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/bBkKucelGT ht…

  • @grupospri
    2016.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BERRIKERTU laguntza-programak 2.100.000 € bideratuko ditu giza kapital ikertzailea gehitzera https://t.co/bBkKucelGT ht…

Komunikabideek behera kargatzeko