Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak EMEE urteroko biltzarrean parte hartu du

2010.eko urriak 23

Ehun eskualdek baino gehiagok mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna aztertu

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo-Ekintzako Idazkaritza Nagusiak Dundalken (Irlandan) urriaren 21 ean eta 22an antolatu duten Europako Mugako Eskualdeen Elkartearen Biltzar Nagusiak parte hartu du.

“Mugaz gaindiko lankidetzaren betebeharra krisi osteko egoera baten aurrean” izenburupean, Europa osoko 100 eskualde baino gehiago bildu dira bertara;  esperientziak elkartrukatu eta krisi ekonomikoaren ondorioz gaur egungo egoerak larriagotu dituen mugako arazoak identifikatu dituzte.

Euskadik, EMEEko kide orain urte baino gehiago, Euskadi/Akitania etorkizuneko euroeskualdearen  lankidetza-ildo nagusiak aurkeztu ditu biltzarrean.

Bestalde, topaketa hauetan Johannes Hahn Eskualde Politikako Europako komisarioa ere izan da. Gaur egungo egoera ekonomikoak Batasuneko finantza-planteamenduei buruzko negoziazioak baldintzatzen dituela onartu badu ere, Nabarmendu egin du mugaz gaindiko lankidetzaren funtzioa Kohesio Politikaren etorkizunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan