Eu

Sustraia programa emateko EITB-rekin izenpetutako hitzarmena luzatuko da, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek hala erabakita (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Programak hiru hamarkada baino gehiago egin ditu jada, lehen sektorearen gainean eta landa eta itsasbazterreko inguruneari buruzko informazio sozioekonomikoa eta kulturala ematen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituren Saila), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Euskal Irrati Telebistak “Sustraia” programa egiteko izenpetuta zuten Lankidetza Hitzarmena berritzea onartu du Eusko Jaurlaritzak, bere azken Kontseilu bileran.

2002an izenpetu zen lehen Hitzarmen-programa orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta “Euskal Irrati Telebista/Radio Televisión Vasca” erakundearen artean, eta hitzarmena luzatuz joan da azken hitzarmen honetara arte, zeina 2019ra arte egongo baita indarrean. EITBren konpromisoen artean dago euskal kultura zabaltzea, euskal kultura eta gizartearen gainean edozein eratako dokumentalak emanez, bai eta ekonomia, enplegua eta, bereziki, gazteen enplegua suspertzearekin lotura duten informazio ardatzak babestea ere. Sustraia programa ezin hobeto sartzen da esparru horretan, izan ere, hiru hamarkada dira jada programak lehen sektorearen eta landa eta itsasbazterreko inguruneen gaineko informazioa ematen ari dela, ikuspuntu ekonomiko, sozial eta kulturaletatik.

Programak alde guztientzat duen interesa ikusita, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek hitz ematen dute “Sustraia" programaren telebistako emanaldiak finantzatuko dituztela, eta, finantzatu ere, honela egingo dutela: 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA

85.111,00 EURO

ARABAKO FORU ALDUNDIA

18.000,00 EURO

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

48.331,14 EURO

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

25.000,00 EURO

GUZTIRA

176.442,14 EURO

ETBk, berriz, hogeita hamasei mila eta hirurehun euro jarriko ditu programaren ekoizpenerako, BEZa barruan sartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko