Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu du 3,8 milioi euro ematea larrialdi eta ekintza humanitarioko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2016-12-27)

2016.eko abenduak 27

Proiektuak honako herri hauetako biztanleei laguntza emateko dira: Palestina, Sahara, Irak, Siria, Jordania, Liberia, Mozambike, Hegoaldeko Sudan, Angola, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Filipinak, Ekuador, Paraguai, Bolivia, Nikaragua, Costa Rica, Honduras eta El Salvador. 

Gaur onartu diren laguntzak batuz gero, Eusko Jaurlaritzak 6,9 milioi euro eman ditu aurten larritasun eta ekintza humanitarioko proiektuetarako.

Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, gaur onartu du Kontseilu bileran Euskadiko GGKEei 3,8 milioi euroko diru laguntzak ematea larrialdi eta ekintza humanitarioko etengabeko finantza lerroko 21 proiektu garatzeko.

Larrialdietarako proiektuak hondamendi eta krisiak jota dauden pertsonei laguntzeko izango dira, pertsona horiei berogaiak, edateko ura, jakiak eta osasun arreta emanez; eta ekintza humanitarioko proiektuak izango dira prestakuntza eta hondamendien prebentziorako eta hondamendien osteko kalteak arintzeko eta birgaitzeko eta bakea eraikitzeko eta giza eskubideak eta Nazioarteko Eskubide Humanitarioak babesteko.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzak 21 proiektutara zuzendutako eta honako euskal GGKEak aurkeztuak izan dira: 

  • ACNUR Euskal Batzordearen proiektua, Zaatarin (Jordanian) dauden Siriako errefuxiatuak laguntzeko oinarrizko gauzekin hornitzeko. 
  • Asamblea de Cooperación Por la Paz proiektua, Israeleko okupazioa dela eta eraginda dauden Palestinako komunitateekin lana egingo du ahultasunak murrizteko eta oinarrizko eskubideak babesteko. 
  • UNICEF Fundazioaren proiektua Ekuadorren, edateko ur garbiaz hornitzeko lurrikararen eraginez kaltetuak izan diren herritarrak. 
  • UNICEF Fundazioaren proiektua Azraqen (Jordanian) dauden Siriako errefuxiatuak laguntzeko, batez ere, neskato-mutikoak, urak kutsatu ditzakeen gaixotasunak saihesteko. 
  • Zabalketa elkartearen proiektua Filipinetako hondamendi naturalen arriskuak arintzeko eta murrizteko planak inplementatzeko.
  • Ayuda en Acción Fundazioaren proiektua, Ekuadorren izan zen lurrikarak kaltetutako herritarrak babesteko, zehazki, etxebizitza seguruak berreraikitzeko. 
  • Casa de las Hermanas Hospitalarias Aita Menniren proiektua Liberian,  EBOLAren izurritearen ondoren osasun mentala sustatzeko. 
  • UNRWA elkartearen proiektua Gazan (Palestinan), “Margen Protector” Israeleko erasoaldiaren eraginez etxebizitza duina eta ziurra emateko Palestinatik kanporatuak izan direnentzako.    
  • Oxfam Intermónen proiektua, Asuncioneko Bañado Norten (Paraguain) “El niño” fenomenoaren ondoren herrialde ahuletan gertatutako kalteak aurreikusteko eta arintzeko lanak egitea sustatzeko.      
  • Gosearen aurkako ekintza proiektua, Bolivian Beni Departamentuko San Ignacio eta Santa Anako herrietako errekek gainez egiteagatik kalteak jasan dituzten biztanleei laguntzeko. 
  • UNRWA elkartearen proiektua, Sirian errefuxiatuta dauden Palestinakoei ogibidea ziurtatzeko, diru laguntzen eta elikagaien bitartez. 
  • SODEPAZ elkartearen proiektua, Palestinako Ramallahen, Hebrónen eta Nablúsen gaixotasun kronikoak dituztenei osasun arreta eskaintzeko. 
  • Mundubat proiektua, Saharako Arabiar Errepublikan, Desayunos Escolares programaren bitartez 3 eta 6 urte bitarteko 7.000 neskato eta mutikoei arreta emateko. 
  • Jóvenes y Desarrollo Fundazioaren proiektua Etiopiako Somaliako Eskualdeko lehortearen eraginez kaltetuak izan diren biztanleen elikagaien segurtasuna indartzeko eta krisi humanitarioari erantzuteko.      
  • Alboanen proiektua, Erdialdeko Amerikako (Costa Rica, El Salvador, Honduras eta Nicaragua) iparraldeko triangelutik mugituak izan diren pertsonen oinarrizko eskubideak babestea eta bermatzea sustatzeko. 
  • PROYDE-PROEGA Fundazioaren proiektua, Mozambiqueko Sofalako eskualdean lehortearen eraginez gertatuko kalteak arintzeko. 
  • Asociación Africanista Manuel Iradierren proiektua, Burundin errefuxiatuak dauden eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Hegoaldeko Kivun probintzian babestuta pertsonen bake eta hezkuntzaren inguruan aritzeko. 
  • Gurutze Gorriaren proiektua Angolan, Cunene probintzian lehorte larriaren eraginez gertatu den elikagaien krisiari erantzuteko.
  • Derandein Fundazioaren proiektua, Upper Nileko departamentuan (Hegoaldeko Sudanen) errefuxiatuak, desplazatuak daudenei eta bertakoei hezkuntzarako arreta psikosoziologikorako aukera hobetzeko. 
  • Paz y Solidaridad Euskadi Fundazioaren proiektua, El Salvadorreko lehorteak kaltetutako familiei ura izateko eskubidea bermatzeko. 
  • Emigrados sin Fronteras elkartearen proiektua, Irakeko Qasrokeko eta Kalak Chyaheko errefuxiatuen kanpamenduetako errefuxiatu Siriar eta Kurdoen errefuxiatuei elikagaiak, osasun arreta eta laguntza psikosoziala emateko.

Gaur onartutako diru laguntzak 2016an larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako emandakoei gehituko zaizkie, guztira 6,9 milioi euro emango dira guztira horrelako laguntzetarako.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenamaiaiguar
    2016.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 3,8 millones de euros a proyectos de emergencia y acción humanitaria (Consejo de Gobie... https://t.co/R05fVdZNjy

  • 2016.eko abenduak 27

    AL GOBIERNO VASCO (EUSKO JAURLARITZA)

    Como ciudadano vasco apruebo las ayudas des tinadas a los países en comflicto cuya ayuda humanitaria se hace imperativa.

    Sin embargo, el Gobierno Vasco ha de dar prioridad a los ciudadanos vascos que no cobran ni siquiera LAS AYUDAS DE EMERGENCIA SOCIAL y con muchas menos posibilidades alcanzar los requisitos enmarcados en la Ley reguladora de dichas ayudas conceptuales a las RGI ( Renta de Garantía de Ingresos).

    Antonio Valcárcel

    Presidente de la Asociación Tubal de ayuda a los enfermos psíquicos de Euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko