Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Donostiako Onkologikoan izan da bularreko minbizia detektatzeko unitateak bisitatzen

2016.eko abenduak 28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

2016an 625 kasu berri detektatu ziren Osakidetzako bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programari esker

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean bisitatu dituen bularreko minbiziaren unitateak Osakidetzako detekzio goiztiarreko programaren barruan daude eta Gipuzkoako emakumeen % 91ri ematen diete estaldura. Osasuneko sailburu Jon Darpónek lagunduta, Osakidetzaren programak dituen eta, froga radiologiko osagarriez gainera, egunean 200 mamografia inguru egiten dituzten 11 detekzio-unitateetako bi bisitatu ditu lehendakariak.

Baheketa Programako profesionalekin egindako lan-bileraren ostean, lehendakariak adierazi duenez, “Osakidetzako Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programak aurten 167.000 emakumeri egin die gonbidapena Euskadin, eta horri esker 625 kasu berri detektatu ahal izan dira”. Gipuzkoaren kasuan, zehazki, 57.734 gonbidapen egin dira aurten, parte-hartzea % 85,07koa izan da, bularreko minbiziaren 236 kasu detektatu dira eta emakumeen % 89,7k jaso ahal izan dute tratamendu kontserbadorea.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du, bestalde, “Osakidetzaren Programan sartutako baliabide asistentzial berriei eta aurrerapen garrantzitsuei eta euskal emakumeen parte-hartze zabalari esker ari gara lortzen minbizia hasierako faseetan detektatzea, eta asko dira, beraz, sendatzen diren emakumeak". “Gaur egun tratamendu pertsonalizatuak ditugu, eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak, eta horri esker pazienteek bizi-kalitate hobea izaten dute”, erantsi du. Euskadin aurten pazienteen % 90k jaso dute bularra kontserbatzeko tratamendua.

Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da Euskadiko emakumeen artean, bai eta heriotza gehien eragiten dituena ere, nahiz eta biziraupen-tasak handiak diren. Horregatik, eta Urkullu lehendakariak adierazi duen bezala, “erne egongo gara aurrerantzean ere, dauzkagun baliabideak erabiltzen eta prebentzioaren, diagnostikoaren, tratamenduaren eta ikerketaren arloan lanean jarraituko dugu heriotza-tasak jaisteko; Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programaren eta Osakidetzak une hauetan dituen prebentzio-programa guztien aldeko apustua egiten jarraituko dugu, programa horietarako sarbidea berdintasun-baldintzetan bermatuz, arreta integratua eta kalitatezkoa ziurtatuz, aukera diagnostiko terapeutiko onena eskainiz eta baliabide asistentzialen arteko koordinazioa bultzatuz". 

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 01

    Falta la bandera de España junto a la de la Comunidad, lo cual es contrario a la Constitución, artículo 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2.
    Me pregunto si por ser español nacido en Andalucía se me tratará igual que a cualquier otro español con residencia en esta Comunidad, si alguna vez fuera el caso de que necesitase asistencia médica.

  • ana
    2016.eko abenduak 28

    pues me alegro muco sr lehendakari a por cierto ,ahora vas a poner en subtitulo sus videos , hay que luchar contra el cáncer @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak