Eu

Beatriz Artolazabal: “informatikak pertsona heldu askori ahalbidetu die beren etengabeko konexioa gizarte-jarduerekin beren ezagutza zabaldu eta hedatuta”

2016.eko abenduak 27
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak Lau Dorreetako helduen diploma-banaketan hartu du parte
  • Arabako Erretiratu eta Pentsionisten Elkarteak 27.500 pertsona inguru biltzen ditu

VG 27 12 16

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalen ustez, “jarduera informatikoak pertsona heldu askori ahalbidetu die beren etengabeko konexioa gizarte-jarduerekin beren ezagutza zabaldu eta hedatuta”. Vitoria-Gasteizko “Lau Dorreak”, Arabako Pentsionista, Erretiratu eta Alargunen Elkarteko lehendakari Antonio González Cabezudorekin eta Arabako Gizarte Ongizateko foru-diputatu Marian Olabarrietarekin batera, Artolazabalek Interneti eta ezaguera informatikoei buruzko ikastaro batean parte hartu dutenen diploma-banaketan hartu du parte.

Artolazabal sailburuak nabarmendu du “gero eta pertsona heldu gehiago sar daitezela mundu digitalean. Astialdi aberasgarria betetzen dute, mundura leiho berriak zabaltzen dituzte eta beren iritziak ezagutzabaliotsua dira bestepertsona batzuentzat”.

Artolazabal sailburuaren ustez, “Lau Dorreak” bezalako elkarteetan oreka ona lortzen da jarduera mota honen eta kirol- eta kultura-arloko beste batzuen artean, eta egunero sustatzen dituzte horiek erretiratutako emakume eta gizon ugarik parte hartzen duten ikastaro edo jardunaldien bidez.

Arabako elkartean orain amaitu den ikastaroan 110 pertsonak hartu dute parte, gaur jaso dituzte beren diplomak eta Beatriz Artolazabal sailburuak Eguberri on eman die. Lau Dorreak, 27.500 pertsona biltzen dituen irabazi-asmorik gabeko elkarte arabar pribatua Federación Territorial Vasconavarra-n integratuta dago eta Unión Democrática de Pensionistas elkarteari atxikita dago; kultura- eta aisialdi-arloko jarduerak egiten ditu: hitzaldiak, erakusketak, bisitaldiak, antzerkia, abesbatza, sukaldaritza eta  gozogintzako ikastaroak, poesia eta saiakerako lehiaketak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko abenduak 27

    Felicitaciones por esta iniciativa.
    La transición demográfica ya se instaló hace varios años, por lo que la población mundial inicia su proceso masivo de envejecimiento y este proceso debe ser un continuum de la vida activa.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio González Cabezudo, Marian Olabarrieta