Eu

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José Arartekoarekin bildu da

2016.eko abenduak 26

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesus San Josék eta Manuel Lezertua Arartekoak bilera egin dute, Sailarekin zerikusia duen guztiaren berri zuzenean izateko sailburua egiten ari den hasierako elkarrizketa-txandaren barruan.

Bilera Arartekoaren egoitzan izan da, eta honek eskertu egin dio sailburuari hitzordua hain azkar jarri izana. Bestalde, Sailarekin harreman arina izan nahiko lukeela adierazi du, sortzen diren eta Sailaren laguntza behar duten arazoak konpontzeko.

Sailburuak, bestalde, adierazi du bera eta bere lantaldea Arartekoarekin elkarlanean jarduteko prest daudela euren esku dagoen guztian.

Sailak eta Arartekoak elkarri hitzeman diote elkarrizketa eraginkorra izango dutela aurrean jartzen zaizkien erronketan efizientziaz jardun ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak