Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko dio 35 orduko lanaldia bertan behera uzten duen EAEANren erabakiari

2016-12-27

Erkorekak salatu du Ertzaintzaren plantilla berritzeko planak aparteko ankerkeria eta jazarpena jasaten ari direla, Espainiako Gobernuak errekurtsoa formalizatu duela jakin ondoren

Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko dio euskal Exekutiboak funtzionarioei itzuli zien asteko 35 orduko lanaldia atzera botatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren erabakiari. Horixe jakinarazi du gaur Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak asteartetan Gobernu Kontseiluaren ostean egiten den prentsaurrekoan, eta esan du, gainera, kasazio-errekurtsoak geldiarazi egingo duela EAEANren erabakia.

Horixe esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak funtzionario publikoen 2016rako lanaldia ezartzeko Eusko Jaurlaritzak otsailean onartutako dekretua atzera bota duen EAEANren erabakiaz. “Inoiz ez bezalako birzentralizazio-prozesuaren” esparruan Espainiako Gobernuak “eskua sartzea” izan den honen kontrako helegitea Exekutiboak “berehala” jarriko duela azaldu du Erkorekak.

Sailburuak azpimarratu du 30 urtean baino gehiagoan autonomia-erkidegoena izan dela funtzionario publikoen lanaldia ezartzeko ahalmena, hain zuzen ere, “Mariano Rajoyren gehiengo absolutua iritsi zen arte” eta Estatuko Aurrekontu Orokorren 2/2012 Legean jasotako Xedapen Gehigarria onartu zuen arte. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak Kongresuko nahiz Senatuko talde politiko guztiei egin die dei adierazitako Xedapen Gehigarria kentzeko asmoaren aurrean “elkarrengana areago bil daitezen”, horixe den aldetik, Erkorekaren ustez, “gatazkaren sorburua”.

Euskal Exekutiboaren bozeramaileak, bestalde, deitoratu du Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren XXVI. promozioaren aurkako errekurtsoa formalizatzea erabaki izana, kontuan hartuta plantilla ezinbestez berritzeko planifikazioan murgilduta dagoela.  “Aparteko ankerkeria eta jazarpena ari gara jasaten; saihestu zitekeen eta inork ulertzen ez duen beste eraso bat baino ez da”, salatu du.

EPPKren IRAGARPENA

Bestalde, Euskal Exekutiboak “positiboki” baloratu du, tentuz bada ere, EPPK presoen kolektiboak egin duen iragarpena, espetxetik ateratzeko zer lege bide hartu preso bakoitzari erabakitzen uztearena, alegia. Iragarpena “erabaki zehatzetan eta ekintza egiaztagarrietan” gauzatu zain dauden bitartean, Erkorekak gogoratu du Eusko Jaurlaritza “aspalditik” ari dela aldezten “indarrean dagoen ordenamenduan aurreikusita dauden lege-neurri indibidualizatuak” ezartzea dela bidea. 

2016-12-27 gai-zerrenda

Prentsa txostena

Iruzkin bat
  • Argazkia Cristián Gutiérrez Gutiérrez
    2016-12-27

    En primer lugar es importante que las decisiones, en el marco de la descentralización del país, que adopten las comunidades autonómicas, sean respetadas.
    Estas decisiones, obviamente son la resultante de un análisis de productividad y sus alcances en la economía del País Vasco , de modo que si en la discusión dada al interior del País Vasco la jornada laboral fue fijada en consenso, el respeto a la autonomía es vital.
    Se desprende, de la objeción del gobierno español, que 1 hora más diaria, sería una plusvalía que alguien se apodera.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)