Berriak Hezkuntza
Eu

Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan

2016.eko abenduak 23

Hezkuntza Saileko arduradunak irakasle funtzionarioen ordezkari sindikalekin elkartu da gaur goizez mahai sektorialean. Bilera horretan, 2017an 818 plaza izango dituen Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) deitzea proposatu da. Horietatik 47 plaza 2016ko EPEan hutsik gelditu zirenei dagozkienak lirateke.

Mahai sektorialean gaia aztertu ondoren, bertan ziren bi sindikatuk 2017ko ekainerako aurreikusten zen deialdi hori burutzearen aurkako jarrera azaldu dute, eta proposatu den plaza kopuru hori 2018an burutuko litzatekeen beste EPE batean eskaintzea eskatu dute, urte horretan eskain litezkeenei gehituta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bileran agertu diren jarrera desberdin oro aztertuko du, eta aurki hartuko du erabakia.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @estrellade_agua
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @AlexOsg: Oferta Pública de #Empleo en #Educación. 818 plazas. https://t.co/PJ8vpv3Q8S #Euskadi

  • @AlexOsg
    2016.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Oferta Pública de #Empleo en #Educación. 818 plazas. https://t.co/PJ8vpv3Q8S #Euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak