Eu

Euskal erakundeek enpresa nazioartekotzeko beren apustua berritu dute Basque Consortium-eko Artezkaritza Kontseiluan

2016.eko abenduak 23

Basque Consortiumek koordinazio- eta lankidetza-tresna gisa finkatuta itxi du bere hirugarren jarduera-urtea, eta proiektu garrantzitsuekin egingo dio aurre 2017ari euskal enpresa-ehunarentzat ekintza eraginkor eta balio handiagokoa lortzeko

Gaur goizean Basque Consortiumeko (Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoaren izena 2016ko martxotik) Artezkaritza Kontseiluaren urteko bilera egin da, eta hor parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputatu Pilar García de Salazarrek, Imanol Pradalesek eta Ainhoa Aizpuruk eta Ganberetako lehendakari Gregorio Rojok (Arabako Ganbera),  José Ángel Corresek (Bilboko Ganbera) eta Pedro Esnaolak (Gipuzkoako Ganbera).

Euskal erakundeek, bilduta, beren sostengua berritu dute enpresa nazioartekotzeko arloko koordinazio- eta lankidetza-organo horren alde, eta 2017rako beren ekintza-lehentasunak adostu dituzte.

Datorren urtea gakoa izango da batera heltzeko nazioartekotze-programen inpaktuaren ebaluazioari eta Basque Consortiumeko eragileen nazioartekotzearen sostenguen administrazio bakarrera begira dagoen ekintza-plan baten diseinuari.

Basque Consortiumen jardueraren balantzea 2016an: Kudeaketa-organo eta lankidetza-dinamika finkatuak

2016 Basque Consortiumen hirugarren jarduera-urtea izan da. Horrek aukera eman du 2014tik lantzen ari diren proiektuei buruz gogoeta egiten, horiek erabakitzen eta bultzatzen jarraitzeko. Hamar bilera politiko-teknikotik gora egin dira, honelako jarduketak eta tresnak hedatzeko aukera eman dutenak:

  • Basque Consortium Gida, katalogo bateratu, eguneratu eta erraz eskuratzekoa sortzea. Erakunde parte-hartzaileek euskal enpresen esku jartzen dituzten programei eta zerbitzuei buruzko katalogoa da, haien ekimenetan eta nazioartekotzeko ekintzetan laguntzeko.
  • Lehen Mundura Begira Kongresua egitea, Basque Consortiumek antolatutako gogoeta-ekitaldi bat, 650 pertsona baino gehiago partaide izan zituena.
  • Washingtonen egindako Smithsonian Folklife Festival-ari lotutako agenda ekonomikoa antolatzea.
  • Lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko akordioa Basque Consortiumeko erakunde parte-hartzaileen artean, batera bultzatu behar diren proiektu eta tresna berrien baterako finantzaketa erraztuko duena.

Basque Consortiumen ekintza-lerroak 2017ari begira: proiektu garrantzitsuak euskal enpresa nazioartekotzeko sistematik balio handiagoa indartzeko eta sortzeko.

2016an aurreratu egin da Basque Consortiumeko eragileak sustatzeko, zalantzarik gabe, gako izango diren proiektuei forma emateko geroko ekintza garatzeko.

Artezkaritza Kontseiluak aho batez egin du horien alde eta, horrela, Partzuergoaren jarduerak esparru hauek izango ditu ardatz 2017an zehar:

  • · Basque Consortiumeko erakunde parte-hartzaileek gauzatzen duten nazioartekotzea sustatzeko politika publikoen mixa ebaluatzeko sistema bat.
  • · Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien laguntza-programen administrazio integratua. Helburu bikoitzarekin: enpresek baliabide publiko eskuragarrien erabilera sinplifikatzea eta optimizatzea eta horien prozesuak lerrokatzen eta arintzen dituzten administrazioek eraginkortasuna irabaztea. 2017an diseinu-fasea gaindituta, helburua da 2018 ekitaldiko laguntza-deialdiek ekintza-plan honetan administrazio bakarrerantz aurreikusitako baldintzetan lan egitea.
  • · Bigarren Mundura Begira Kongresua, nazioartekotzeari buruz urtero egiten den gogoeta-hitzordua finkatzeko eta hazteko bokazioz egiten dena eta esparruhonetan antenako, trukeko eta ikaskuntzako beste jarduera batzuen hazia dena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste lehentasun batzuk 2017rako:

Enpresa Nazioartekotzeko 2017-2020 Plana prestatzea

Gainera, Arantxa Tapia sailburuak Basque Consortiumeko kideekin konpartitu ditu Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiak nazioartekotzeari lotutako esparruetan finkatu dituen lehentasun batzuk.

Horien artean nabarmentzen da Enpresa Nazioartekotzeko 2017-2020 Planadefinitzea, datorren urteko lehen seihilekoan osatzea aurreikusten dena. Basque Consortium gogoeta-foro eta ekarpen garrantzitsua izango da plan horretan, eta gobernu-ekintzaren oinarriak jarriko ditu datozen urteetan nazioartekotze-arloan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pradales, Aizpuru, Hernando, Rojo, Corres eta Esnaola