Eu

Eusko Jaurlaritzak, Kontsumobide instituaren bitartez, zoru klausulen inguruko erreklamazioen arloan aholkularitza eskaitzen du

2016.eko abenduak 22
  • Zoru-klausulen aurka Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak erabiltzaileei gogoratu nahi die, honek erreklamazioei arreta emateko eta bankuekin arbitraje-lanak egiteko eginkizuna duela
  • 2012. urteaz geroztik, Kontsumoko Euskal Institutuak klausula horien inguruko 469 erreklamaziori eskaini die arreta.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik adierazi nahi dugu kontsumitzaileengan eta erabiltzaileengan eragin handia izango duen erabaki judizial hau errespetatzen dugula. Horregatik, Alfredo Retortillo sailburuak eta Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak herritarrei gogora arazi nahi diete Sail hau euren zerbitzura dagoela, zoru-klausulen dirua itzultzea erreklamatzeko herritar horiek hasi nahi dituzten ekintzetan laguntzeko.

Kontsumobidek —Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen organoa—, 2012 urteaz geroztik, bankuen zoru-klausulen erreklamazioetan aholkatzeko, arbitratzeko eta zigortzeko lana bete du. Klausula horien ondorioz ordaindutako dirua itzultzeko obligazioa dagoela adierazten duen EBren Justizia Auzitegiaren epaia argitaratu ondoren, Kontsumobidek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko duen eginkizuna gogoratu nahi du.

Kontsumobidek zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazioa eman, bitartekaritzako eta arbitrajeko jarduketak burutu eta, azkenik, zigor-espedienteak eman.Bide judizialaren aurretiko erreklamazioen kasuan, honako prozedura hau jarraituko da: bankuarekin bitartekaritza-lan bat egiten saiatuko gara, akordio batera heltzeko. Akordiorik lortzen ez bada, bide judizialera jo beharko da.

Gainera, bankuak arau-hausteren bat egin duenaren zantzuak badaude, Kontsumobidek zigor-espediente bat zabalduko du bankuaren erantzukizuna zehazteko eta, hala badagokio, zigorra ezartzeko.

KONTSUMOBIDEREN GOMENDIOAK

Kontsumoko Euskal Institutuak hipoteka berraztertzea gomendatzen du, zoru-klausula ba ote duen zehazteko. Zoru-klausula interes aldakorra duten maileguetan agertzen da eta ordaindu daitekeen interes-tasa minimoan muga bat ezartzen du.

Bestalde, gardentasun-faltagatik haren baliogabetasuna aitortzeko irizpideei buruzko nondik norakoak ezagutu behar dira.Zoru-klausula guztiak ez dira baliogabeak, baldintza jakin batzuetan jarritakoak soilik; adibidez, sinatu duten pertsonei nahikoa informazio eskaini gabe jarritakoak.

Halaber, EBren Justizia Auzitegiaren epaiak ez du bankuen aurrean erreklamatzeko prozedura aldatzen, baizik eta erreklamatutako aldia bakarrik aldatzen du.

Kontsumobideren arbitrajea eskatu edo auzitegietara jo aurretik, derrigorrez bankura joan behar da eta erreklamazio bat aurkeztu behar da, zoru-klausularen baliogabetasuna eskatzeko eta ordaindutako kantitateak itzultzeko.

Azkenik, bi hilabeteko epean erantzun egokia jasotzen ez badugu, auzitegietara edo, aurretik, arbitrajera jo behar dugu. Norberak bere kontura egin nahi ez badu, Kontsumobidek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteren eta erakunderen batekin harremanetan jartzea gomendatzen du.

Informazio gehiago:

http://www.kontsumobide.euskadi.eus

Tel. 945 06 21 40

kontsumobide@kontsumobide.eus

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak