Eu

Aldaketa UK09 eta UK10 lineatako autobus zerbitzuan Donostiara Olentzero iristen den bitartean

2016.eko abenduak 22

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbat arratsaldean zehar, abenduak 24, Donostiatik Zumaiara irteten diren autobusen ibilbidea aldatuko du, hiriburura Olentzeroren etorrera ospatzeko helburuarekin.

Hain zuzen ere, zerbitzuaren aldaketa 17:15 eta 19:15 bitartean izango da. Autobusak aldi horretan Easo kaletik irtengo dira (eskuarki Askatasuna Etorbidetik egiten dute). Hori dela eta, zerbitzu hauetan, Askatasuneko Etorbidea 26 geralekua, (17:15 eta 19:15 bitartean kendu egingo da) Zubieta 14 kaleko zenbakira eramango da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko