
Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak bizkortzeko neurriak proposatu ditu
Tapia sailburua gaur elkartu da Sustapeneko ministro Iñigo De la Sernarekin
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia gaur elkartu da Sustapeneko ministro Iñigo De la Sernarekin, eta, besteak beste, AHTren lanak bizkortzeko formulez hitz egin dute. Tapia sailburuak esan du bilera positiboa izan dela eta espero duela ministroaren jarrera harkorra ekintzetara pasatzea eta euskal Exekutiboak aurkeztutako proposamenak gauzatzea.
Sailburuaz eta ministroaz gain, topaketara joan dira, baita ere, Garraio sailburuorde Toño Aiz, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu-idazkari Julio Gómez eta ADIFeko lehendakari Juan Bravo. Arantxa Tapia sailburuaren eta Iñigo De la Serna ministroaren artean egindako lehen bilera da. Eusko Jaurlaritzak eskatutako lehen topaketa da, non bi ordezkari instituzionalek baterako kudeaketa eskatzen duten gaiak errepasatu dituzten, eta horien artean Abiadura Handiko Trenak hartu du saioaren zati handi bat.
Bileraren ostean sailburuak azaldu du AHTren lanetan dauden zailtasunez hitz egin dutela, besteak beste, hirietako sarbideez eta Bergarako lotuneaz, eta “positiboa” iruditu zaio Espainiako Gobernuak arazo horiei heltzeko eta euskal Ya “lehenbailehen” errealitate bihurtzeko erakutsi duen jarrera.
AHTren lanei buruz hitz egiteaz gainera, beste honako gai hauei buruz ere hitz egin dute: Bilboko Portuko Hegoaldeko Tren Saihesbidea, Loiolako Erriberetako geltokia eta trukagunea, Hondarribiko eta Forondako aireportuak, trenbideei buruzko Konstituzio Auzitegiaren erabakia, Renferen eta Euskotrenen arteko lankidetza salgaien arloan eta Pasaiako eta Bilboko portuak.
(*) Hemen irakurri dezakezu oharra
-
2017-01-03
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak bizkortzeko neurriak proposatu ditu https://t.co/D2mg7VDui2 https://t.co/NJJB7ACnto -
2017-01-03
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco propone fórmulas para acelerar la obra del Tren de Alta Velocidad https://t.co/ltrYXQ4XvI https://t.co/UwjBUdOX2j -
2016-12-22
Para una vez que está la bandera de España cerca de la Ikurriña, aunque en el lugar equivocado dado que es junto a la Vasca y a la izquierda del observador, van Uds y no la sacan. ¿Casualidad o Causalidad?
https://twitter.com/idlserna/status/811882040299765761 -
2016-12-22
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco propone fórmulas para acelerar la obra del Tren de Alta Velocidad https://t.co/ESP75rInZ0