Eu

“Enpleguak sustatzeko garaian Aiarako hiri- eta landa-inguruneetan merkataritza-sektorearen ekimena” azpimarratu du Beatriz Artolazabalek Artziniegan

2016.eko abenduak 21
  • Eguberrietako topaketa Arabako herri honetako museoan

 

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Artziniegako Museoan egin diren eguberrietako ekitaldietan hartu du parte. Bertan, Iñigo Gómez Unzueta alkateak hainbat sari banatu ditu eskualdeko dendarien artean.  Artolazabalek honakoa azpimarratu du: ”Aiarako kuadrillako hiri- eta landa-inguruneetan enpleguak sortzeko pertsona askok erakusten duten ekimen-ahalmena. Ez dira negozio bat zabaltzera mugatzen. Horretaz gain, eguneratu egiten dute, negozioaren kudeaketan ezagutza eta teknologia digitalak erabiliz”.

 

Merkatarien elkarteak antolatutako topaketa Artziniegako Museoan burutu da. Bertan ere egon dira Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, Cristina González foru diputatua, eta Aiarako Kuadrillako udal-korporazioetako ordezkariak, baita Amurrioko eta Laudioko merkataritza-elkarteetako ordezkariak ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak