Eu

Lan eta Justiziako sailburua sindikatuekin hitz egiten hasi da

2016.eko abenduak 22

Maria Jesus San José Lan Harremanetarako Kontseiluarekin ere elkartu da

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San José atzo, asteazkena, hasi zen sindikatuekin hizketan, eta datozen asteotan gainerako gizarte eragileekin elkartuko da.

Sailburua eta bere lantaldea elkartu ziren CCOO-Euskadi sindikatuaren ordezkariekin, Unai Sordo idazkari nagusia buru zela, eta UGT-Euskadi sindikatuaren ordezkariekin, Raul Arza idazkari nagusia buru zela. Bestalde, hirugarren bilera Lan Harremanen Kontseiluarekin (LHK) egin zuten, eta bertan izan zen kontseiluaren burua, Tomás Arrieta.

Sindikatuekin Lakuan bertan egin ziren bilera hauetan PSE-EE/EAJ itunaren lan-arloko eta lan-harremanen esparruko jarraibide nagusien berri eman zien sailburuak, eta legealdirako ezarritako helburu nagusia nabarmendu zuen: elkarrizketa soziala erraztea.

Bestalde, sindikatuek euren proposamen eta iradokizunak helarazi zizkioten sailburuari, eta Lan eta Justizia Sailak ezinbestez aztertu beharko dituen hainbat gai azpimarratu zituzten.

LHKrekin egindako bileran, berriz, sailburua eta kontseiluaren burua bat etorri ziren Euskadiko lan-harremanen egoerari buruzko diagnostikoan, eta hitzeman zuten arazoak aztertzen hasiko direla eta konponbideak ematen ahaleginduko direla.

Maria Jesus San José sailburuak esaldi batean laburbildu zituen elkarrizketak: “Baikorrak izango gara eta garrantzitsua denaren alde egingo dugu borroka”, ondo asko jakinda garrantzitsuena kalitatezko enplegua duen eta ezbehar-kopurua etengo duen lan-merkatua izatea dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak