Eu

Beatriz Artolazabal: “euskal gizartearentzako erronka berriak sortu dira, Europa osoan bezala, gazteentzako etorkizunari begira eginak dauden programak behar direlako”

2016.eko abenduak 20


• Gaur Europako Batzordeak ezagutzera eman duen Gizartearen eta Enpleguaren bilakaerari buruzko azterketan, “enplegu gehiago, pobrezia murriztea eta lanaren mundu aldakorra” aurreikusi dira.
• “Eusko Jaurlaritzan prestatzen dugun Ekonomiaren susperraldiaren eta enpleguaren aldeko esparru-programan, lehentasunez, lan-merkaturatzeko zailtasun handienak dituzten gazteei eta epe luzeko langabeei eskaintzen diegu arreta.”

VG 20 12 16
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, “enplegua handitzea, pobrezia murriztea eta lanaren mundu aldakorra" aurreikusten dituen gaur Europako Batzordeak ezagutzera emandako Gizartearen eta Enpleguaren bilakaerari buruzko azterketaren arabera, “euskal gizarteak erronka berriei egin beharko die aurre. Izan ere, Europa osoan bezala, gazteek etorkizunari begira eginiko programak behar dituzte, bizitza-proiektu propio bat garatzeko aukera edukitzeko”.

“Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren susperraldiaren eta enpleguaren aldeko esparru-programan arreta berezia eskaintzen diegu gazteei eta epe luzeko langabeei, talde hauek dituztelako lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak”, azpimarratu du Artolazabalek.

“Europako Batzordeak gaur zabaldutako gogoetan bildutakoa ikusirik, Euskadin bide onetik goazela iruditzen zait. Orain, Europaren aholkuen bidetik doan proiektu integral eta koherente batean ipini behar dira. Egia da ez dakigula enpleguak etorkizunean nondik joko duen eta, aurrera begira, oraindik ezagutzen ez ditugun lanbide berriak azalduko direla”, gaineratu du sailburuak.

“Aurrerapen teknologikoek, beti eboluzionatzen ari den teknologia batean oinarrituta, enpresen ekoizpen berri batera bultzatzen dute. Hortaz, erakundeek, enpresek eta gizarteak horretan lan egin eta hori aurreikusi behar dugu, esklusio-egoerak ekiditeko. Europako Batzordeak gaur plazaratutako gogoetan adierazitakoa kontuan hartuz, bide zuzenetik goazela uste dut. Hortaz, garatu beharreko proiektu integral eta koherente batean kokatu behar dugu hori guztia orain.

Bruselak gaur, asteartea, argitaratutako Europako Gizartearen eta Enpleguaren Bilakaerari (ESDE) buruzko urteko azken azterketaren arabera, hiru milioi lanpostu sortu direla, eta enpleguaren gehikuntzak pobrezia murriztea ekarri duela adierazten da. “Hala ere —Batzordearen iritziz— langabezia-kopuruek handiak izaten jarraitzen dute eta diferentzia handiak daude Estatu kideen artean. Lan-merkatuak eta gizartea lan egiteko modu berrietara egokitu behar dira”.

Aurtengo ESDE azterketan honako gai nagusi hauek landu dira: “enplegua, pobreziaren aurka borrokatzeko tresna gisa, digitalizazioa eta aldaketak lan-munduan, elkarrizketa sozialaren papera, Estatu kideen arteko desberdintasunak, eta errefuxiatuen integrazioa lan-merkatuan”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak