Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako zortzi erakundek Bikain Ziurtagiria lortu dute

2016.eko abenduak 20

DEBABARRENAKO, DEBAGOIENEKO, DONOSTIALDEA, GOIERRI-UROLA GARAIA, BIDASOA, GOIERRI-UROLA GARAIA, BARRUALDE-GALDAKAO eta  SANTA MARINA OSPITALEA  erakunde sanitario erakunde integratuek eskuratu dute zilarrezko Bikain ziurtagiria, 2016ko ebaluazio-prozesuan. Eta ARABAKO erakunde sanitario intregratuak oinarrizkoa lortu du. Ziurtagiri-banaketako ekitaldia Donostiako Kursaalean egin da gaur arratsaldean, eta Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da. Jon Darpónek, Osasuneko sailburuak, eta Jon Etxeberriak, Osakidetzako zuzendari nagusiak, parte hartu dute.

Bikain ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit Kudeaketa Aurreratuarentzako Fundazioak- elkarlanean sortua da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria.

Euskararen Erabilera Normalizatzeko bigarren Planak zehazten du, plangintza-aldi honetan zehar (2013-2019), helburu gisa Osakidetzako erakunde guztiek  Bikain  ziurtagiria eskuratu behar dutela.

Aurten ziurtagiria eskuratu duten erakundeez gain, aurreko edizioetan honako erakunde hauek izan ziren ziurtagiriarekin aintzatetsitakoak: Bermeoko Ospitalea, Zumarragako Ospitalea, Mendaroko Ospitalea, Galdakao-Usansolo Ospitalea, Gipuzkoa  Mendebaldea  Eskualdea (gaur egun Tolosaldea ESIan), Bilbo Eskualdea (gaur egun Bilbao-Basurto ESIan),Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea eta Uribe ESIa.

Erakundeek ziurtagiria lortzeko, ebaluazio-prozesu bat gainditu dute. Prozesuak lau ardatz ditu: Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, Kanpo harremanak, Barne harremanak eta Hizkuntza kudeaketa.

  

Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak