Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Europan egindako azken atentatuak gaitzetsi ditu

2016-12-20

Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, kontzentrazio bat egin du gaur Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean azken orduetan Europan gertatutako atentatuak gaitzesteko.Eusko Jaurlaritzak bere “gaitzespen indartsuena” adierazi du gertaera horien aurrean eta biktimen familiei bere “elkartasun zintzoena” helarazi nahi izan die.

Eusko Jaurlaritzak “defentsa eta segurtasun komuneko politika” baten premia errepikatu du.“Euskadik, indarkeria eta terrorismoa jasan duenak, giza eskubideak, pertsonen duintasuna eta elkarrekin bakean eta askatasunean bizitzea defendatzearen alde egindako apustua” berretsi nahi du, adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan.

Prentsaurreko horretan bertan, Erkorekak Berlinen izandako gertaeran zauritutako baten egoeraren berri eman du. Azaldu duenez, Bilboko auzotar gazte bat da, UPV-EHUko Sarrikoko Campuseko ikaslea, eta gertaeren unean bi lagunekin zegoen. Gaztea ospitaleratuta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)