Eu

Zerbitzu bereziak trenean eta Bilboko Tranbian ostegunean Athletic Club - Racing de Santander norgehiagoka dela eta

2016.eko abenduak 20

Ostegunean, abenduaren 22an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Racing de Santander norgehiagoka dela eta. Mozketa partziala, 22:50etik 23:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du Athletic Club – Racing de Santander partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.


TRENA
Partidu aurretik Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierriko linean zerbitzu erregularra eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara 23:30an

Luzapena egonez gero, tren hau Lutxanatik ordu bat beranduago, hau da 00:30ean, irtengo den beste bategatik ordezkatuko da.


TRANBIA
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 20:01ean, 20:31n eta 20:41ean

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Luzapena egotekotan mozketa partziala partidua bukatzerakoan burutuko da. Zerbitzua berrezartzen denean, zerbitzu bereziak eskainiko dira bi noranzkoetan.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko