Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak 88.000 euroko kontu-saila onartu du antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzetarako (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016-12-20

Kontu-sail hori 2017an egingo diren prestakuntza-programei laguntzeko izango da.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 88.000 euroko kontu-saila antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzetarako. Antzerkiko profesionalen prestakuntza hobetzea helburu duten programak eta jarduerak 2017an garatu beharko dira kontu-sail honi esker sustatutako diru-laguntzetako bat jaso ahal izateko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko