Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko jaurlaritzak 80.000 euroko kontu-saila onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietako egoitza-proiektuetarako (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016-12-20

Konpainia egoiliarrek lankidetza-programak garatu ahal izango dituzte gune eszenikoekin.

Gobernu Kontseiluak 80.000 euroko kontu-saila onartu du gaur konpainia egoiliarren eta udal-titulartasun publikoa duten gune eszenikoen arteko lankidetza-programak garatzeko gastuen zati bat finantzatzeko. Laguntza hauei esker konpainien eta kultura azpiegitura bat duten kultura erakundeen arteko elkarlana bultzatu ahal izango da.

Laguntzok eskatu ahal izango dituzte ekipamendu eszeniko egonkor baten titularrak diren eta diru-laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten udalek edo horien mendeko erakundeek. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko