Eu

Eusko Jaurlaritzak 30.000 euro izendatu ditu euskal ondarea hedatzeko interesa duten ikasleei zuzendutako ‘Kultura Ondarea” sarirako (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Irlandara bidaia irabaziko du talde sarituak.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du ‘Kultura Ondarea' saria deitu eta arautzeko agindua. Sariaren xedea da euskal kultura ondarea ezagutarazten ongien laguntzen duten ikasleak saritzea. Parte hartu ahal izango dute 2016-2017 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetako lehenengo mailako ikasleek. ‘Kultura Ondarea’ sarirako kontu-saila 30.000 eurokoa da.

Lehiaketa honetan parte hartzeko interesa dutenek bideo bat aurkeztu behar dute. Bideoa egingo duen taldea gutxienez hiru ikaslek eta gehienez seik osatuko dute eta tutore batek aurkeztu eta gidatuko du. Bideo sariduna aurkezten duen taldeak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako zazpi eguneko bidaia kulturala egingo du Irlandara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko