Berriak Kultura
Eu

Ongi etorria Gazte Lankideei

2010.eko urriak 24

72 gaztek parte hartu dute, hiru hilabeteetan zehar, Hegoamerika, Afrika eta Asiako hainbat herrialdeetan burutu diren lankidetza ekintzetan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Blanca Urgell, ongi etorria egin die gaur "Gazteak Lankidetzan 2010" programan parte hartu duten gazteei. Ekitaldia Arabako Barriako aterpetxean burutu da.

Honako hau programaren hamazortzigarren edizioa da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatutakoa. Proiektu honetan Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak elkarlanean ari izan dira.

Proiektuaren balorazio positibo bat lortuz gero, Blanca Urgellek bidaiaren osteko garrantzia azpimarratu du: "Gure helburua lankidetza programa hauetan laguntzea da, baina batez ere, gazte horiek esperientzia horiek izan dezaten eta esperientzia hori hona berriro datozenean gurekin konpartitu dezaten".

Gazteek asteburua aterpetxean pasatu dute bizi izandako esperientziak trukatzen. Gaur Blanca Urgell, Natxo Rodríguez, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaria, eta Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) ezberdinen ordezkarien aurrean esperientziak kontatu dituzte. Gazteek argi izan dute esperientziaren deskribapena egitean: "Esperientzia atsegina da, non zure ahalmenak eta bertuteak aurkitzen dituzun".

Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herrialdeetan izan dira, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagutu ditzakete ekintza horiek.

Guztira, 20 eta 30 urte bitarteko 72 gaztek parte hartu dute, hiru hilabeteetan zehar, uztailetik urrira bitartean hain zuzen ere, 16 herrialdeetan burutu diren lankidetza ekintzetan (Hegoamerikako 10 herrialdeetan, Afrikako 5 herrialdeetan eta Asiako herrialde batean).

Herrialde horietako herritarren oinarrizko premiak asetzeko eta emakumeen jabekuntza lortzeko lanean aritu dira lankide eta boluntarioak. Uholde arriskuak txikitu, zainketa aringarriak handitu eta haur zein helduentzat aisiarako jarduerak bultzatzeko proiektuak bideratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak 250.000 euroko partida bat bideratu du aurten, gobernuz kanpoko erakundearekin harremanetan jartzeko tokiraino joan-etorriko bidaiaren gastuak ordaintzeko (bisaren gastuak barne, halakorik behar izanez gero), eta hautagaientzako erantzukizun zibileko eta istripu aseguruak eta bidaiako laguntza-asegurua ordaintzeko. GKE-ek 450 euro hartuko dituzte euren kargu hartu duten boluntario bakoitzagatik, horien egonaldia eta mantenua ordaintzeko.

Orain arte, 1.544 gaztek parte hartu dute programa honek dituen hamazortzi edizioetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell, Kultura sailburua