Eu

Eusko Jaurlaritzak kulturaren eta gizartearen arloetako berrikuntza sustatzeko 2017ko Bitartez deialdiaren xehetasunak onartu ditu (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Kulturaren edo sormenaren sektoreetako proiektuetarako 500.000 euroko kontu-saila onartu da.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu kulturaren eta gizartearen arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako 2017ko Bitartez deialdia arautzen duten zehaztasunak. Bitartekaritzaren eta sare-lanaren bidez ikerketarekin, berrikuntzarekin eta arte garaikidearekin konprometituta dauden proiektuentzat dira diru-laguntza hauek. Proiektuok kulturaren edo sormenaren sektore bati lotuta izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkoa, magia, bertsolaritza …).

Proposamenak lagungarriak izango dira honako hauetarako:

  • Desberdinen arteko elkarrizketa, lankidetza, baterako sorkuntza edota hibridazioa eta talentua sustatzea, gure inguruko sormen-ahalmena ahalik eta gehien garatzeko.
  • Lurraldean bizi diren pertsonen edo dauden taldeen arteko komunikazio, harreman eta integrazio hobea lortzea.
  • Lan-ingurune eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlanean jarduteko moduak, ikerketa eta ekoizpena zabaltzeko.
  • Parte-hartzaile eta ikus-entzule ezberdinengana iristeko moduko harreman- eta bitartekaritza-bide berriak sortzea, hartara esperientzia esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren. 
  • Jarduera kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Deialdi honek 500.000 euroko kontu-saila izango du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko