Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 560.000 euroko kontu-saila onartu du praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteentzat (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016-12-20

Laguntzen xedea talentua eta ingurune hurbilarekiko harremana bultzatuko dituzten proiektuei laguntzea da.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Sorguneei ,hau da, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei, emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko agindua. Diru-laguntza eskatu ahal izango dute sormen proiektuak bultzatzeko diru-hornidura, azpiegitura eta programa egokiak dituzten guneek. Eusko Jaurlaritzak 560.000 euroko kontu-saila onartu du proposamen horiei laguntzeko.

Diru-laguntza jasoko duten proiektuek pertsona zein kolektibo sortzaileei eman behar diete erantzuna, beren sormen eta ekoizpen prozesuak garatu ahal izan ditzaten, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea eta ingurune hurbilarekiko harremana.

Diru-laguntzak aurkeztutako jarduera edo proiektu bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 70era arte iritsiko dira gehienez. Hautatutako proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzea gehienez 120.000 eurokoa izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko