Eu

Eusko Jaurlaritzak 2.350.000 euro onartu ditu euskal kirol-federazioen programak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Diru-laguntzek iazko zenbateko berdina mantentzen dute.

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran onartu du kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, kirol-federazioek bultzatzen dituzten ekimenei bideratuta. Laguntza hauek 2017an zehar garatutako proiektuei zuzenduta daude. Guztira, 2.350.000 euro izango dira kirol ekimen hauek bultzatzeko, iazko zenbateko bera.

Diru-laguntzak emateko orduan, kirol-programa beraren nondik norakoak baloratuko dira batik bat. Proiektuaren interesa edo parte-hartzeko kirolera bideratutako jarduerak izatea alde garrantzitsuak izango dira. Hala ere, lizentzia federatua duten kirolarien kopurua, euskararen erabilera federazioren funtzionamenduan, autofinantzaketa maila edo goi mailako kirolarien kopurua ere kontuan hartuko diren aldeak izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko