Berriak Lehendakaritza
Eu

Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenean izan da lehendakaria

2016.eko abenduak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurreneko ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria.  Ataunen, Gipuzkoan, apaiza hil zen egun berean egin den ekitaldian Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos ere izan da.  

Apaizaren izena daraman fundazioak aita Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena gogoratzeko urtean zehar egin dituen ekitaldietako azkena izan da hau. Gaurko omenaldian erakundeetako ordezkariak eta aita Barandiaranekin harremana izan zuten pertsonak ere izan dira, eta elkarrekin egin dute apaizak Sara etxetik hainbeste aldiz egin zuen bidea.

Lehendakariak ziurtatu du Jose Miguel Barandiarani egin diezaiokegun omenaldirik onena “gure iragana hobeto ezagutzeko eta gure herriarentzat etorkizun hobea eraikitzeko elkarrekin lanean jarraitzea” dela. Urkulluk nabarmendu du Barandiaran gizon “zintzoa, konprometitua eta positiboa” izan zela, “beti aldarrikatu zuen lana eta, gainera, jarraipena lortzen jakin zuen”, erantsi du, eta aurrera egiten jarraitzeko balio horiek berreskuratzearen alde agertu da.  

BARANDIARAN FUNDAZIOA

Jose Miguel de Barandiaran fundazioa Jose Migel Barandiaranek eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek agintzen du, eta honako hauen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Ataungo Udaletxeak.

Haren helburua Jose Migel Barandiaranen bizitza aztertzea da, haren pentsamendua eta zientzia nahiz kulturari egindako ekarpena aztertzea; argitaratutako eta argitaratu gabeko haren ekoizpen zientifikoa guztia jasotzea, bere obraren argitalpen kritiko zaindua sustatuz, eta hark hasitako ikerketa-lanarekin jarraitzea, historiaurrea, arkeologia, antropologia eta etnografiaren alorretan, bereziki, honako hauen bidez: ikerketako programak eta bekak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak edo antzeko beste jarduera batzuk, erakunde horrek sustatutako ikerketen emaitzak argitaratuz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos