Eu

Beatriz Artolazabalek “Sun Magoari”, Iñaki Ruiz De Galarreta arabari Ajebask-en “Enpresari Gaztea Saria” eman dio

2016.eko abenduak 20

-         Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak esan duenez, “Galarreta talde bikain batez inguratzen da, enplegua sortuz, kultura-enpresa bat garatuz eta, etorkizunari begira, ilusio erreal, moderno eta baikorra eskainiz”

-        Ajebask-Araba Sariak lurraldeko ekintzaileak nabarmentzen ditu

Vitoria-Gasteiz, 2016/12/20

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, gaur, Gasteizen egin den Ajebask-Araba Sarien banaketan hartu du parte. Ekitaldi horretan, Eusko Jaurlaritzaren sailburuak “Sun Magoa” bezala ezagutzen den eta “Animagic” enpresa sustatu duen Iñaki Ruiz de Galarretari eman dio Enpresari Gaztea Saria. 2011. urtean, Ruiz de Galarretak jada eskuratu zuen Magiaren Sari Nazionala. Ekitaldian, Artolazabal Sailburuak azpimarratu du “Sun Magoak ez duela bakarka lan egiten: Iñaki Ruiz de Galarreta talde bikain batez inguratzen da, enplegua sortuz, kultura-enpresa bat garatuz eta, etorkizunari begira, ilusio erreal, moderno eta baikorra eskainiz”.

Ekitaldi horretan egon dira, besteak beste, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Ramiro Gonzalez, Arabako Ahaldun Nagusia; Guillermo Saez Viana, Ajebaskeko presidentea; Fermin Albaladejo, Enpresaburu Gazteen Konfederazio Espainiarreko (Ceaje) presidentea; eta Fernando Aranguiz, Vital Fundazioko presidentea.

Beatriz Artolazabalek emandako sariaz gain, Juan Jesus Alegriak “Alegría Activity” bere enpresak egindako Enpresa Ibilbidearen saria jaso du; Ainhoa Cidek eta Maximo Calvok, “Karten Space” konpainiaren arduradun gisa, Enpresa Errebelazio saria jaso dute; Zerbitzuen sektoreko Enpresaburu Gaztea saria “Gasteiz Hoy” enpresako Nacho Gatonek eta Unai Friasek jaso dute; Teknologiaren sektoreko Enpresaburu Gaztea saria “Ship Net Premium” enpresako arduradunek jaso dute; eta Berrikuntzaren sektoreko Enpresaburu Gaztea saria “Baigene” enpresako David Celorriok eta J. Maria Aznarrek eskuratu dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alegriaactivity
    2016.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Premios Joven Empresario Alava: https://t.co/MbVhAT2wml @alegriaactivity @kartenspace @animagicestudio @gasteizhoy @BaiGene @…

  • @gananzia
    2016.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Premios Joven Empresario Alava: https://t.co/MbVhAT2wml @alegriaactivity @kartenspace @animagicestudio @gasteizhoy @BaiGene @SHIPNetPremium

Ekitaldiko kargudunak