Eu

Beste lankidetza proiektu bat Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean (Gobernu Bilera 2016-12-20)

2016.eko abenduak 20

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programa (OSOA) ebaluatuko du.

Nekazaritza eta arrantzako baliabideen kudeaketa eraginkorra aztertuko da, kontuan izanik Europako Erkidegoko politiken inpaktua.

Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 20ko Kontseiluko bileran, “Euskal Herriko 2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programaren (LGP) ebaluaziorako Planean jasotako jarduerak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Admninistrazio Orokorrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin izenpetutako Lankidetza Hitzarmena” onartu zuen.

Hitzarmen horren ondorioz, EHU/UPVk  nekazaritza eta arrantzako baliabideen kudeaketa eraginkorra aztertuko du, kontuan izanik Europako Erkidegoko politiken inpaktua. Analisi horrekin hobeto ezagutu ahal izango dira politika horien arrakastaren edo porrotaren faktoreak eta, beraz, errazago izango da etorkizunean erabakiak hartzea, neurri eraginkorragoak adosteko. 

Gogoratu behar da aurreko programazioaldian ere EHU/UPVk egin zituela LGPri lotutako ebaluazioak eta oraingo aldiko LGPari dagokion Ebaluazio Plana ere berak landutakoa dela, plan horren neurriak  dira-eta orain inplemetatu behar direnak. Horrenbestez, hitzarmenak aurreikusten dituen jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren esperientzia eta baliabideak ditu.

Hitzarmen hau 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta epe hori bukatu baino lehen, edozein unetan, aldeek indarraldia luzatzea erabaki dezakete, gehienez ere 4 urte gehiago.

Hitzarmen eraginkortasunez beteko dela zaintzeko, Jarraipen, Zaintza eta Kontrolerako Batzorde paritario bat eratu da, Euskadiko Landa Garapeneko Programaren Kudeaketa Agintaritzako taldeko bi pertsonekin eta Euskal Herriko Unibertsitatea –EHU/UPVko bi ordezkarirekin.

EUSKADIKO LANDA GARAPENEKO PROGRAMA - OSOA

2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programak (LGP), OSOA deiturikoak, jarduera ekonomikoa eragitera eta enplegua sortzera bideratutako neurriak aurreikusten ditu, Euskadiko landa gune guztien garapen iraunkorra bermatzeko, gazteei arreta berezia eginda.

2015-2020 aldian Euskadiko landaguneak garatzeko Euskal Administrazioek aurreikusitako gastu publikoa 407 milioi eurokoa da guztira; 292 milioi LGPari dagozkio, eta horietatik 87,1 milioi Europar Erkidegoko FEADERen bidez finantzatuko direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko